
Rubitec enpresan langileek greba mugagabean jarraitzen dute
Ekonomia
ELA sindikatuak dio grebarekin aurrera jarraituko dutela langileek, «enpresa negoziatzera eseri arte»
lorea muguruza
103 poligonoan dagoen Rubitec enpresako langileek greba mugagabean jarraitzen dute oraindik. ELA sindikatuaren arabera, grebarekin aurrera jarraituko dute «enpresa langileen ordezkaritzarekin negoziatzera eseri arte ».
Pasa den martxoaren 31n hasi zuten greba mugagabea kautxoa manipulatzen duen lantegiko langileek, enpresa kontratazioan «legez kanpo jokatzen» ari dela salatuz, eta era berean, «lan osasunari eta prebentzioari dagozkioen alorretan beharrezko neurriak ez betetzea» ere egozten diote enpresari.
ABLE bidez kontratatutako langileak
ELA sindikatuaren esanetan, Rubitec enpresan plantilako langileez gain, ABLE (Aldi Baterako Lan Enpresa) bidez kontratatutako zenbait langilerekin ari da lanean, «gehienbat etorkinak direnak».
«ABLE bidez kontratatutako jendea koiunturalki egon daitekeen lan kargari erantzuteko lanean aritu beharrean, lanpostu arruntak betetzen ari dira. Beraz, argi dago enpresa iruzurra egiten ari dela kontratazio arloan», adierazi du eskualdeko ELAk.
«Ez da aldaketarik izan»
«Langileek zoritxarrez ez dute greban hastea beste aukerarik izan. Enpresako zuzendaritzak sistematikoki negoziaketari buruzko ezeri buruz hitz egiteari uko egin dio», zehaztu du sindikatuak.
ELAren arabera, orain hiru hilabete plataforma bat sortu zuten lan segurtasunari buruz eta kontratazioari buruz enpresako zuzendaritzarekin hitz egiteko. Hala ere, ez dutela inolako erantzunik jaso zuzendaritzatik. Hein berean, OARSOALDEKO HITZAk Rubitec enpresako kudeatzailearekin hitz egin du eta zuzendaritzak ez duela gai honen inguruan deus esan nahi adierazi dio.
Kimikaren sektoreko hitzarmenaz
Greban dauden langileek kimikaren sektorerako hitzartuta dagoen estatu mailako hitzarmena «hobetu» nahi dutela adierazi izan dute. «Enpresa oso eroso dago orain arteko funtzionamenduarekin, eta ez ditu gure baldintzak hobetu nahi», adierazi zuen Amaia Colina ELAko ordezkariak greba mugagabeari ekin zioten egunean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.