Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Biteri plazaren gaia aztertzeko eskatu du Pasaiako PSE-EEk

Antxo

Horretarako, hilaren 17ko Hirigintza Batzordean gaia nola dagoen azaltzeko eskatu diote alkateari

u. etxebeste

Pasaiako PSE-EEk Antxoko Biteri plazaren inguruko argibideak emateko eskatu dio Pasaiako alkate Maider Zigandari. Horretarako, hilaren 17an egingo den Hirigintza Batzordean gai hau kontuan hartu dadin eskatu dute, «Jaurlaritzak proposatu dituen aldaketen berri izateko».

Jaurlaritzak Biterin egitekoak diren etxebizitza eta garajeen inguruko zenbait aldaketa proposatu zizkion Pasaiako Udalari joan den urteko amaiera aldean. Zentzu honetan, aldaketa horiek zeintzuk ziren jakin nahi izan zuten Pasaiako PSE-EEko kideek. «2007ko urrian Hirigintza Batzordean aldaketa horien berri jakiteko asmoa azaldu genion alkateari. Gaia, mahaiaren gainean uzteko asmoa azaldu zuen alkateak, presarik ez zegoelako».

Hein berean, Biteri plazako egitasmoaren aldaketen inguruan komunikazio plana egingo zuela aditzera eman zuen Maider Ziganda Pasaiako alkateak.

«Denbora nahikoa pasatu da»

Pasaiako Udaleko PSE-EE taldearen ustez, «alkateak gaia mahai gainean utzi zuenetik denbora tarte nahikoa pasatu da. 2007an egin genuen Biteriri buruz hitz egiteko eskaera, eta oraindik, 2008ko apirilean, ez dakigu deus ere», esan dute Izaskun Gomez buru duen taldekoek.

PSE-EEkoek esandakoen arabera, «ez dakigu Jaurlaritzarekin Biteriko plana berraztertzeko egitekoak ziren negoziazioak aurrera jarraitzen duten, non dauden, edo alkateak esan zuen komunikazio plan hori zertan den eta nolakoa izango den». Hartara, «zalantza horiek argitzeko» eskatu diete gobernu taldeko ordezkariei.

Joan den legegintzaldikoa

1999-2003 legegintzaldian, hau da, alkatetza PSE-EE eta EB-Berdeen esku zegoenean sinatu zuen Pasaiako Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin Biteri plaza biziberritzeko hitzarmena. Hasierako hitzarmen horri aldaketak erantsi nahi izan dizkio Jaurlaritzak, eta horien berri jakin nahi du PSE-EEk.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa