
Jaizkibelen eta bere itsas eremuaren «berehalako babesa» eskatu du Eguzkik
Ingurumena
'Maro' ontziaren hondoratzea dela-eta mendiaren babes juridikoa eskatu die ingurumen arduradunei
urko etxebeste
Eguzki Talde Ekologistak, Maro ontziaren istripuaren eta hondoratzearen harira, Jaizkibel mendiaren «babes juridikoa» eskatu die ingurumen arduradunei, «bertan bere magalak zein gutxieneko bi miliako eremua sartuz». Jaizkibelez gain, Ulia-Jaizkibel-Hendaia-Sokoa eremu osoa Babes Bereziko Leku bezala izendatzea eskatu diete Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Baionako Azpiprefektuari.
Zentzu horretan, 80. hamarkadatik Jaizkibelgo antolaketarako Plan Berezia idatzia dagoela gogora ekarri dute talde ekologistako kideek, «Gipuzkoako Foru Aldundiko tiraderetan gordea dagoena».
Era berean, azaldu dute 2004an Europako Batasunak, Europa Natura 2000 sarean sartu zuela Jaizkibel, Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) izendatuz, Uliako, Txingudiko eta Hendaia-Sokoako itsas bazterrekin batera.
Beraz, «Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren oztopo eta jarrerei aurre eginez», Jaizkibel Babes Bereziko Lekua izenda dezaten eskatu du Eguzkik. Mendian lur-eremuak dauzkaten Pasaia, Lezo eta Hondarribiako udalei ere eskatu diete «bertako biodibertsitatearen balioak betirako zaintzeko elkarrekin lan egin dezaten».
Jaizkibelgo arazoak
Jaizkibel eta mendiko itsas-eremua babesteko eskatzeaz gain, Jaizkibelen bertan dauden zenbait «mehatxu» zerrendatu dituzte talde ekologistako kideek. Hala, kanpo kaia egiteko egitasmoa, indar militarren tiro eremua, baso espezie exotikoen landatze masiboak eta Hondarribiako Udalak Justiz aldean egin nahi duen golf zelaia «Jaizkibelek dituen mehatxu» bezala izendatu dituzte Eguzkikoek: «Gaur egun Jaizkibelek dituen benetako arazoak hauek dira», esan dute Eguzkitik.
Berreskurapen plana
Maro ontziaren hondoratzearekin eta honek Jaizkibelen eragin dituen kalteengatik, Maro ontzia «deseraikitzeko lanak ahalik eta azkarren» hasteko eskatu dute, «eta hauek bukatzen direnean, inguru horren berreskurapen plana martxan jartzeko» aldarrikatu dute, «natura, aurreko egoerara bueltatuz».
Izan ere, hondoratzeaz gain, Eguzkikoen iritziz ontzia ikustera joan direnek Jaizkibelen kalteak eragin baitituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.