Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Patxi Azpiazuk hirugarren bukatu du Espainiako Txakurkros Txapelketan

Kirola

Igandean parte hartu zuen txapelketako azken proban, Tarragonan

iban iza

Patxi Azpiazu herriko atleta hirugarren gelditu da Espainiako Txakurkros Txapelketan, Beteranoen Mailan. Gizakia eta txakurra elkarrekin korri egiten duten kirol modalitatea da txakurkrosa, eta denboraldi honetako Espainiako Txapelketa iragan igandean bukatu zen, Brafim herrian (Tarragona, Herrialde Katalanak) jokaturiko proban.

Denera, 13,6 kilometroko luzeera izan zuen probak. Baina, kilometro kopuruarengatik ez ezik, ibilbideagatik ere oso lasterketa gogorra izan zen: parte-hartzaileek mendi bat igo behar izan zuten, eta malda arriskutsuak jaitsi, besteak beste. Gainera, egunean bertan egindako sargoriak are gogorragoa bihurtu zuen proba.

Emaitzarekin oso pozik

Guztira, 65 parte-hartzaile bildu zituen Brafimgo probak. Betty izeneko dobermanarekin korri egin zuen Azpiazuk, eta helmugara zortzigarren postuan iritsi ziren biak. Beteranoen Mailan, ordea, hirugarren izan ziren proban.

Denboraldiko azken lasterketa izaki, probako sari banaketaren ondoren, Espainiako Txakurkros Txapelketako sariak banatu zituzten. Eta, sailkapen orokorreko hirugarren postua lortuta, podiumera igo ziren berriro Azpiazu eta Betty.

Brafimgo lasterketa baino lehen, Azpiazuk berak bazekien hirugarren izango zela Espainiako Txakurkros Txapelketan, azkenaurreko proban (martxoaren 30ean, Sorian) lorturiko puntuei esker. Baina Brafimgo emaitzarekin oso pozik agertu da Azpiazu.

Iban Angulo, bederatzigarren

Denboraldi honetan, guztira, 13 probaz osaturik egon da txapelketa. Azpiazuk, ordea, 10etan parte hartu du, oso emaitza onak lortuz: bi probatan bigarren gelditu da, hirutan hirugarren... Iaz bigarren bukatu zuen txapelketa Azpiazuk. «Baina gero eta konpetentzia gehiago dago», esan du.

Iban Angulo lezoarra, berriz, bederatzigarren izan da Senior Mailan, bere lehen denboraldian.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02

deialdiak

Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa