Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Elias Salaberria memoriala egiteko bekan izen-ematea zabaldu dute

Hezkuntza

Maiatzaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira eskatutako dokumentuak Eusko Ikaskuntzaren bulegoetan

lorea muguruza

Elias Salaberria memorialaren beka eskuratzeko izen-ematea zabaldu du Eusko Ikaskuntzak Udalaren laguntzarekin batera. Aipatutako beka eskuratzeko Eusko Ikaskuntzaren bulegoan aurkeztubehar dira dokumentuak maiatzaren 5a baino lehen. Bestela Eusko Ikaskuntzaren e-posta honetara bidal daiteke bekak@eusko-ikaskuntza.org.

Elias Salaberria memorialean sariak ematen 1968. urtean hasi ziren eta lan horien katalogazioa egiten ere. Eusko Ikaskuntzatik jakitera eman dute, aipatutako lana burutzeko «hemeroteka lan sakona» egin beharko dela.

Hautagaitzak

Elias Salaberria memorialaren beka eskuratu ahal izateko hainbat baldintza bete behar dituzte hautagaiek: arte gaietan adituak edo ikasleak izan behar dira. Bakarka edo taldeka aurkez daitezke hautagaitzak, baina taldeka aurkeztuz gero, zuzendari bat izendatu behar dute horretarako. Eusko Ikaskuntzako kide bihurtuko dira beka eskuratzen dutenak, «edo bestela lana hasteko kide izateko eskaera luzatu beharko dute».

Horrez gain, Eusko Ikaskuntzak adierazi du lehentasuna izango dutela Lezon edo inguruko herrietan erroldaturiko pertsonek, eta lana euskaraz izan behar dela.

Iraupena eta diru kopurua

Elias Salaberria memorialaren beka eskuratuta lau hilabeteko epea du bekadunak. Horrez gain, 2.800 euroko diru kopurua jasoko du azterketa egin ahal izateko.

Hein berean, Eusko Ikaskuntzak adierazi du lana hiru zatitan entregatu beharko dela: lehenengo lana hasterakoan aurkeztu beharko du; bigarrena, berriz, bekaren erdian ikerketaren garapenari buruzko txostena aurkeztu ondoren. Hirugarrena, aldiz, «dagokion lana entregatzerakoan, beti ere jatorrizko txostenean agerturiko premisa metodologikoak eta proiektuak betetzen dituela egiaztatuz». Eusko Ikaskuntzatik nabarmendu dute, Elias Salaberria memorialerako egindako lanen jabeak egileak izango direla.

Era berean, Eusko Ikaskuntzak eta Lezoko Udalak hautagaien artean erabakiko duen epaimahaia osatuko dutela esan du, eta beka eskatzeagatik uko egiten diotela ebazpenaren aurka egiteari.

 

dokumentazioa



Beka eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak:

Naziotasun Agiria. 1 zenbakidun inprimakian jarri.

Curriculum vitae laburra. 2 zenbakidun inprimakia.

Egin beharreko lanaren txosten zehatza. 3 zenbakidun inprimakian jarri behar da honakoa zehaztuz: erabili beharreko metodologia eta proiektuaren laburpena, helburuak, gaiaren aurrekoak eta egungo egoera eta lan egitasmoa. Gehienez 10 orriko informazio osagarria gehitu daiteke.

Aurkezteko epea. Maiatzak 5a baino lehen entregatu beharko da aipatutako dokumentazio guztia Eusko Ikaskuntzaren edozein bulegotan, edo e-postaz: bekak@eusko-ikaskuntza.org.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21

Musika

II Iurrita sesions`s
OIARTZUN, IURRITA ETXEA. (Ugaldetxoko futbol zelai ondoan) - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa