Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Haurtzaro Ikastola eta Gwisseniko (Bretainia) Diwan arteko elkartrukea dela eta, 41 ikasle bretoi astebete pasatzen ari dira Oiartzungo ikasleen etxeetan.

Realzale berriak

goiatz labandibar

Euskara baino, bretoiera entzun zen atzo udaletxeko areto nagusian. Izan ere, Gwisseniko (Bretainia) Diwan-eko ikasleek Aitor Etxeberria alkatearen ongietorria jaso zuten.

Dagoeneko ia astebete daramate 41 gaztetxo bretoik Oiartzunen, Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleen etxeetan. Lau irakasle ere etorri dira eurekin.

Eurak hemengo 14-15 urteko ikasleak dira, Frantziako Estatuko hezkuntza sisteman, kolegioko 4. eta 5. mailakoak.

Alkatearen ongietorria

Etxeberriak ongietorria emateaz gain, «asko ikasi izana eta oso ondo pasa izana» opa zien ikasleei.

«Garrantzitsua da Oiartzunera eta Euskal Herrira jendea bisitan etortzea, gure errealitatea ezagutzeko», esan zien Etxeberriak.

Izan ere, aitortu zuten Bretainian, askotan, Euskal Herriari buruzko iritzia ez dela oso ona.

Etxeberriak bi herrien arteko «harremana eta anaitasuna urte askorako» izatea opa zuen, eta «udan, Bretainia aldera joatea espero dut, ez bainaiz inoiz han izan».

Opariekin atera ziren udaletxetik: egutegia, postal bat eta Oiartzuni buruzko argazki liburua.

Bisitarekin, «oso gustura»

Gwenole Peaudecerf, Lolita Lecompte eta Mathilde Ollivier dira Gwisseniko Diwan-eko ikasle bretoietako hiru -diwanetan hezkuntza guztia euskaraz da, hemengo ikastolen antzekoak-. «Oso ongi» ari dira pasatzen egonaldian.

Lehenengo aldiz etorri dira Oiartzunera, baina Peaudecerf bosgarren aldiz etorri da Euskal Herrira.

Gernika, Hondarribia, Aiako Harria, Herri Musikaren Txokoa, Luberri... bisitatu dituzte. Baina, gehien gustatu zaiena «Realaren partidua, Anoetan!» izan da. Gainera, irabazi egin zuen Realak, «gure animoengatik».

«Jendearen arteko harremanak oso ezberdinak dira hemen eta Bretainan», dio Ollivierrek, «hemen askoz harreman gehiago duzue zuen artean».

«Eta eguraldia!», dio Peaudecerfek, «Euskal Herrian askoz hobea da».

«Elkartruke aberasgarria»

Haurtzaro Ikastola ere oso pozik dago elkartrukearekin. «Oso aberasgarria da beste kulturekin harremana izatea, eta hizkuntzak praktikatzea, ere bai» dio Sorkunde Lekuona zuzendariak.

Haurtzaroko hainbat ikasle egon dira Bretainian, «hauen esperientzia dagoeneko bizitu dute», gehitu du Lekuonak.

«Ikasleek harrera egiten, besteengatik kezkatzen, ardurak hartzen ikasteko balio du etxean bretoiak izatea», uste du ikastolako zuzendariak.

Jakin-min handia

Jakin-mina ere badute bretoiek Euskal Herria ezagutzeko. Atzo, ikurrinaren bazterrean Oiartzungo bandera ikusita, batek ezin izan zion galderari eutsi, «nongo bandera da?».

«Asko galdetzen dute», dio Lekuonak -berak bi ikasle ditu etxean-, «jakiteko gogoa nabarmena da».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

BEC-eko ekitaldirako izen-ematea
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan, Intxixu AEKn eta Garmendi txokolategian - 2008-11-28

deialdiak

Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa