
Sanpedrotarra Arraun Elkartea urrezko ezteien prestaketa lanetan ari da
Gizartea
Elkarteko kideek batzorde bat eratu dute urteurrenari lotutako ospakizunen egitaraua antolatzeko
olatz mitxelena
Aurtengoa ez da edonolako denboraldia Sanpedrotarra Arraun Elkartearentzat. Kluba sortu zeneko berrogeita hamar urte betetzen dira aurten, eta urteurrena merezi bezala ospatzeko, badira bi hilabete zortzi lagunekin osatutako batzordea lanean ari dela.
Batzordeko kide Agustin Osak jakinarazi duenez, ideia asko dituzte, baina arazoa betikoa dute: «Aurrekontu eskasa». Izan ere, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak bi traineru uretaratzeko saiakera egin baitu aurten, baina ekonomikoki horrek suposatzen duen guztiari ezin eutsi eta bakarrarekin konformatu behar izan dute. San Miguel Ligan lehiatzeak zama ekonomiko handia du Sanpedrotarra bezalako klubentzat. «Urteurrenerako genuen aurrekontua gehiegizkoa zen, baina, xumea bada ere, ospatu egingo dugu», esan du Osak.
Ospakizunetarako ideia ugari
Finantzazio bila ari direnez, oraindik ez dute ospakizunen egitaraua erabat itxi, horiek guztiak lotzean emango baitute ezagutzera behin betiko egitaraua. Osak dituzten ideietako batzuk aurreratu ditu.
Osak berak klubaren XXV. urteurrenaren harira egin bezala, liburua eman nahiko lukete argitara. «Orduan liburuxka izan zen, eta orain liburua nahiko genuke argitaratu», esan du. Elkartearen aurrekontuarekin, baina, ezingo dute asmoa aurrera eraman. Horregatik Portu Agintaritzako komunikazio arduradun eta Santos Pasajes del Remo idatzi zuen Gorka Reizabalekin ari dira harremanetan. Portuaren babes ekonomikoa lortuko balute, liburua urte bukaeran aurkeztuko lukete, Elkartearen sorreraren dataren inguruan.
Logo berria eta bestelako elkarteekin elkarlana
Betiko logoa oinarri hartuta, urteurrenerako irudia sortzen ari dira baita ere. Arraunlarien arropan ikusi ahal izango da, baita klubak zaleentzako aterako dituen elastikoetan eta bestelako material guztian ere.
Horrez gain, logoa eramango lukeen oroigarri bat lantzen ari dira, elkartean berrogeita hamar urte bete dituztenei emateko. «Asmoa litzateke aurten lehenbiziko oroigarriak banatzea, baina gerora ekimena iraunkor bilakatzea, elkarteko bazkideen fidelitatea saritzeko modu gisa», adierazi du Osak.
Uda aldean, dituzten argazki guztiekin erakusketa bat antolatzeko asmoa dute, baita Ateak Irekitzeko Eguna «kluba zaleei gerturatzeko asmoz».
Hitzaldi bat ere antolatu nahi dute, «arraunak izan duen bilakaera hizpide hartuta», eta noski, arraun kluba izanda, estropada berezi bat ere antolatuko dute. Data, hala ere, ez dute oraindik ezagutzera eman.
Aurten XXV. urteurrena duen Ondartxo Abesbatzarekin elkarlanean arituko dira baita ere, eta ziurra da, Abesbatzak azaroan urtero antolatzen duen Musika Abesbatza Astean arraun klubak protagonismo berezia izango duela aurten, baita sanpedroetan ere.
banderarenak eta lepokoarenak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
Euskal Herria vs Espainia kick-boxing txapelketa
OIARTZUN, - 2008-12-06
Musika
II Iurrita sesions`s
OIARTZUN, IURRITA ETXEA. (Ugaldetxoko futbol zelai ondoan) - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.