Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Bigarren urtez jarraian koadrila arteko Futbito Txapelketa izango da jokoan

Antxo

Taldeek izena emateko aukera hilaren 14ra arte izango dute, eta 16an bilera egingo dute lehia prestatzeko

urko etxebeste

Antxon, bigarren urtez jarraian, koadrila arteko Futbol Txapelketa izango da. Interbares historikoaren jarraipena den lehian hilaren 14ra arte eman dezakete izena koadrilek. Partaide guztien bilera, berriz, hilaren 16an egingo dute, txapelketaren araudia talde bakoitzeko ordezkariei jakinarazteko, eta egutegia zehazteko.

15 urtetik gorakoentzat da Futbito Txapelketa. Talde bakoitza gutxienez bost kidez osatua egon behar da, eta gehien jota hamarrekoak izan behar dute. Taldeek Antxokoak izan behar dute derrigor.

Izena emateko guneak jarri dituzte barrutiko taberna hauetan: Mimos, Dani, Izadi, Laket, Kamio eta Kirolak. Parte hartzeko 50 euro ordaindu behar dira, eta apirilaren 16ko bileran eman behar zaizkie antolakuntzako kideei.

Joan den urteko arrakasta

Iaz, Basari Elkartearen babesarekin egin zen Futbito Txapelketa, baina aurten, Antxoko gazte koadrila batek hartu du antolaketaren ardura. «Joan den urtean», esan dute, «izan genuen arrakasta ikusirik, aurten ere txapelketa egitea merezi zuela uste genuen, eta hala egin dugu».

Lehiaren helburua, kirolarekin gozatzeko aukera emateaz gain, «herriari bizitasun pixka bat ematea» dela aitortu dute antolatzaileek, «eta bide horretan aurrera jarraituko dugu». Neurketak Usozko futbito zelaian egingo dira, eta finalak, sanferminetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa