Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Zabortegiaren inguruko «demagogia» salatu dute EB-Berdeek

Hiri Hondakinen Kudeaketa

«Inork ez du esaten zaborraren %85a beste zabortegietara eramaten denik»

erredakzioA

Ezker Batua-Berdeek gainontzeko alderdiak zabortegiaren inguruan «egiten ari diren demagogia» salatu du ohar baten bidez. «Inork ez du esaten San Markoko zaborraren %85a beste zabortegietara eramaten ari denik. Gainontzeko zaborra arazo teknikoengatik ez da eraman, aurreko legegintzaldian lortutako akordioak direla medio», esan dute EB-Berdeek.

EB-Berdeek esan dute zabortegia ixteko «interesatuenak» beraiek direla. «Horrek ez du esan nahi zabortegia itxi ez izanaren ardura gurea denik. Hainbeste kritika egin beharrean, gainontzeko alderdiek hobe lukete beste zabortegietara zaborraren %100a eramateko lanean hasiko balira», salatu dute EB-Berdeek.

Zabortegian berdegunea

Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten egun San Markoko zabortegia dagoen lekua etorkizunean berdegunea izan dadin. Alderdietako bozeramaileek esan zutenez, «Altzako eta Errenteriako bizilagunei eragindako kalteei erantzun asmoz».

Batzar Nagusiek onartutako testuan Aldundiak San Markoseko Mankomunitatearekin «lan egin behar» duela zehazten da, berdegune bat izan dadin bizilagunentzat.

Zabortegiaren itxieraren inguruan, berriz, San Markoseko Mankomunitateari «ahalik eta epe laburrenean» zabortegia ixteko eskatzen zaio Batzar Nagusietan onartu zuten testuan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa