
«AHTren inguruan herriaren iritzia gizarteratu nahi dugu»
Oiartzun
Herriko AHT Gelditu! Elkarlanak «eztabaida irekia» sortu nahi du azpiegitura erraldoiaren inguruan
goiAtz labandibar
«AHTren inguruko eztabaidaren ondoren, oiartzuarron iritzia gizarteratzea da gure asmoa». Horrela aurkeztu berri du bere burua herriko AHT Gelditu! Elkarlanak.
Azpiegitura erraldoia eraikitzearen kezkak eraginda, herriko hainbat eragile biltzen hasi dira. Oiartzuar guztiei deia ere egin diote, «elkarrekin lanean hasi eta proiektu honi buruzko eztabaida irekitzea martxan jartzeko».
«AHT baino gehiago»
AHTren informazioa «lortzeko zailtasunak» salatu dituzte erakundeen aldetik, eta «gizarte eredua erabat aldatuko» dela ere bai, «diru publikoa patrika pribatuak aberasteko erabiliz».
Oiartzuni ere «zuzenean» eragingo diola azpimarratu dute.
AHTz gain, proiektu honekin batera Gaintxurizketara lotunea ere aurreikusita dago, «abiadura handiko trenarentzako izango ez den beste 1,7 kilometroko tunel bat egingo litzateke Arkaletik Oliden aldera». Astigarraga eta Arragua lotzeko Renfe bidea egitea ere aztertzen ari dira.
Astelehenero biltzen dira
AHT Gelditu! Elkarlana astelehenero 20:30ean biltzen da Kataxulo gaztetxian. «Nahi duen guztiarentzako irekia dago taldea».
Datozen hilabetetan herrian ekimenak antolatuko dituztela ere jakitera eman dute, «adi egon ekimenei».
eragina oiartzunen
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
Musika
Iurrita session
OIARTZUN, Iurritan - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.