
Sanferminetako lehen eguneko suziria Gure Zumardian botako dute
Antxo
Jaien atarian urtero argitaratzen den aldizkarirako artikuluak datozen astetan jasoko ditu Jai Batzordeak
o. mitxelena
Sanferminetako lehen eguneko suziria Gure Zumardiko eszenatokitik botako dute aurten. Iazko Azokako esperientzia gustukoa izan ez zutelako erabaki berri du Antxoko Jai Batzordeak. Batzordearen ustez, zumardian jendearentzako toki gehiago egoteaz gain, hobeto ikusiko da suziria. Azokako eraikinak ez du balkoirik eta horrek festen hasierako ohiko omenaldietarako eta bestelako ekimenetarako oztopoa dela uste dute. Bestalde, jaien atarian urtero argitaratzen den aldizkarirako idatziak jasotzeari ekingo diotela jakinarazi dute Jai Batzordetik.
Bilerak, asteazkenero
San Pedroko Jai Batzordeak, bestalde, lanari ekin dio. Herengun bildu ziren bigarrenez, eta Antxon bezala, hala egingo dute festak hasi bitartean, asteazkenero, 19:30ean, Alkateordetzan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
deialdiak
Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.