
San Pedron erabakiko da asteburuan batelen txapelketa
Arrauna
Gipuzkoako Txapelketa San Pedron jokatuko da igandean , baita Euskadiko Txapelketa ere, datorren asteburuan
olatz mitxelena
Gipuzkoako Batelen Txapelketa asteburuan bukatuko da, San Pedron. Bihar eta etzi izango dira estropadak, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta. Biharkoa, Gipuzkoako Batel Ligako azken estropada izateaz gain, igandean San Pedron jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen estropada izango da ere bai. Biharko estropada 17:00etan hasiko da. Igandekoa, berriz, 12:00etan.
Biharko estropadan, eskualdeko ontzien artean, San Pedroko kadeteek dute irabazteko aukera gehien, orain arteko estropadetan oso ondo aritu direlako, eta beren mailako sailkapeneko buru direlako puntuetan.
Seniorrentzako, baina, etzikoa da hitzordurik garrantzitsuena, Gipuzkoako Batelen Ligan parte hartu duten arren, orain arte ez dutelako punturik lortu. Etziko estropadarako, ordea, biharko onenak baino ez dira sailkatuko.
Euskadiko Txapelketa
Era berean, Euskadiko Batelen Txapelketa San Pedron jokatuko da hurrengo asteburuan. Hilaren 19an eta 20an izango dira estropadak, baina orduak ez dituzte oraindik zehaztu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
BEC-eko ekitaldirako izen-ematea
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan, Intxixu AEKn eta Garmendi txokolategian - 2008-11-28
jaiak
Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.