
'Bertso plazaren bilakaera' hitzaldia izango da ostegunean
Bertsolaritza
Paia, Otamendi eta Peñagarikano bertsolariek emango dute Orereta Ikastolaren Esmalteriako egoitzan
J. gonzalo
Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak urteroko hitzaldia antolatu dute aste honetarako. Aurtengoan, Angel Mari Peñagarikano, Fredi Paia eta Andoni Otamendi bertsolariak gonbidatu dituzte, eta hitzaldiaren gaia honako hau izango da: Bertso plazaren bilakaera. Arratsaldeko 19:30ean jarri dute hitzordua, Orereta Ikastolak Esmalterian duen egoitzan.
Bertso Eskolatik azpimarratu dutenez, «garai batean bertsolariek antolatzaile batek deituta kantatzen zuten Euskal Herriko plazetan. Gaur egun, ordea, agente pasibo izatetik agente aktibo izatera pasatu dira, eta haien kabuz plazak bilatzeari ekin diote».
Fredi Paia algortarrak Bizkaian martxan jarri duen Txapel bete bertso ekimena izango du hizpide. Andoni Otamendik, berriz, Hamaika bertute bertso mugimenduaren inguruan egingo du hausnarketa. Azkenik, Anjel Mari Peñagarikanok 80.eko hamarkadako bertsolariak nola eta zergatik hasi ziren antolatzen azalduko du.
GR 16 Bertso ibilbidea
Aurtengo udaberriarekin batera, iaz bezala, GR herrien arteko bertso ligak bere bideari ekin dio. Aurtengoan 16 taldek parte hartuko dute, eta lau multzotan banatu dituzte. Errenteria-Oreretako taldeari Zumarraga-Urretxu, Orio eta Lesaka egokitu zaizkio.
Lehenengo saioa ostiralean izango da (23:00etan), Arkaitza tabernan. Zumarraga-Urretxuren aurka aritu beharko dute Xenpelar Bertso Eskolako kideek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.