Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Errioxako Kultur Asteko ekitaldi nagusia izango da gaur, Gamon Zumardian

Gizartea

Errioxako produktuen dastaketa, musika eta dantzak dira 11:30ean hasiko den ekitaldiaren osagai nagusiak

jon gonzalo

Errioxako XIII. Kultur Astearen ekitaldi nagusia egingo dute gaur, Gamon Zumardian. Goizeko 11:30etik aurrera, Errioxako produktuen dastaketa, Voces Riojasnas talde folklorikoaren musika eta Errioxako dantzak izango dira. «Errioxako kultura, ohiturak, musika, dantzak eta gastronomia ezagutzeko aukera emango diegu gerturatzen diren herritarrei», azpimarratu zuen atzoko prentsa agerraldian Cesar Marin Gipuzkoako Errioxako Etxeen ordezkariak.

Gipuzkoako Errioxako Etxeetako zuzendaritzak bultzatuta, orain dela 13 urte hasi ziren Errenteria-Oreretan Errioxako Kultur Astea antolatzen, eta dagoeneko herriko ekitaldi klasikoetako bat da. «Errenterian errioxar asko bizi dira, eta horrek asko laguntzen digu ekitaldiak antolatzeko garaian. Jendea beti dago laguntzeko prest, eta egitarauaren osaketan parte hartzen du. Egia esan, guretzat plazer handia da Errioxako Kultur Astea antolatzea», azaldu zuen Marinek.

Datorren asteko hitzaldiak

Errioxako Kultur Asteko ekitaldi nagusia gaur egingo duten arren, datorren asterako lau hitzaldi antolatu dituzte. Astelehenean, Brionesko Erdi Aroko jaialdiari buruz ariko dira; asteartean, San Vicente de la Sonsierrako Picaos Kofradiaren inguruan; asteazkenean, Errioxako elikagai ekologikoak izango dituzte hizpide; ostegunean, azkenik, Daniel Puras upategiko arduradunak emango du hitzaldia.

«Hitzaldi arinak eta interesgarriak izango dira. Urtero gaiak aldatzen ditugu, eta aurtengoan bereziki asmatu dugula uste dut. Gainera, hitzaldi bakoitzaren amaieran Errioxako produktuak dastatzeko aukera emango dugu», adierazi zuen Marinek. Reina aretoan izango dira hitzaldi guztiak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. (Hitzaldien inguruko xehetasun gehiago beheko taulan).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa