
Bihar, Gipuzkoako taldekako Judo Txapelketa izango da Bekoerrota kiroldegian
Judoa
Txapelketaren aurretik erakustaldia eskainiko dute; Lezo, Hondarribia eta Lasarteko gazteek
lorea muguruza
Bihar Gipuzkoako taldekako Judo Txapelketa izango da Bekoerrota kiroldegian Allerru Judo Taldeak antolatuta. Alebin Mailako ekitaldia (10-11 urte) 10:30ean hasiko da. Dena den, judokak pisatzeko prestakuntzak 10:00etan hasiko direla nabarmendu dute Allerrukoek.
Talde bakoitzeko bost judoka izango dira eta honako pisuaren baitan banatuko dira mailak: 34 kilotik beherakoak; 38 kilotik beherakoak; 42 kilotik beherakoak; 47 kilotik beherakoak eta 47 kilotik gorakoak.
Allerru Judo Taldeko kideek aditzera eman dute jada 25 taldek eman dutela izena. Horietatik zortzi neskek osatutakoak dira eta gainerakoak mutilez osatutakoak.
Taldekako txapelketari heldu aurretik, ordea, bost eta bederatzi urteko gazteek erakustaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian atonduko duten tatamian.
Hala ere, erakustaldiaren aurretik, Allerru Judo Taldeko kideek eskola bat emango dute, 09:15ean, beren gurasoek ikus dezaten judokek izandako garapena. Era berean, Judo Taldeko kideek adierazi dute Gorka Aristegi irakasle nazionala izango dela eskola zuzentzen.
Gaur, entrenamenduak
Biharko txapelketa prestatze aldera gaur entrenamendu deialdi berezia egingo dute Allerru Judo Taldeko kideek. Haur eta Kadete Mailako judokentzako entrenamendu saioa izango dela zehaztu dute, eta Tolosako kiroldegian egingo dutela, 11:00etatik aurrera. Allerru taldeko Daniel Palavecino sensei maisua izango da bertan.
Hilaren 19an, Coimbran
Allerru Judo Taldeko Kadete Mailako judoken hurrengo hitzordua hilaren 19an eta 20an izango da. Portugalgo Coimbra hirian izango da Nazioarteko Txapelketa eta Europako Txapelketara, joateko puntuak lortzeko aukera ezin hobea izango dute judoka lezoarrek.
Bremengo (Alemania) Nazioarteko Txapelketan lezoarrek postu onik lortu ez zuten arren, Coimbran puntuak berreskuratzeko aukera izango dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.