
Ozentzioko ermita bitxikeriaz josita dago, txikia izanagatik ere. XIX. mendeko gerra karlistengatik eraiki zuten karlistek, eta 80. hamarkadan berreraiki zuten berriro.
Historiaren zati bat
goiatz labandibar
Ozentzioko ermita bitxikeriaz jositako ermita da. Ez soilik II. Karlistada garaian eraiki zutelako karlistek San Esteban parrokia liberalen esku zegoelako, eta Santa Kruz apaizaren babeslekua izan zelako. 80. hamarkadaren erdialdean berritu zuten ermita, erorita baitzegoen, eta barruko santuak Borda baserriko Xanti Arbelaitzen aurpegia du.
Joxe Mari Isasa herriko margolariaren lana da erretaulako margoa, oleoarekin. «Bera han jarrita margotu nuen», azaldu du Isasak, «lehenago ere estudioan margotua nuen Xanti». Margoak zaharberritzeko garaia badela uste du margolariak.
II. Karlistadaren lekuko
Ozentzioko ermita Sortzez Garbia Ama Birjinaren ohoretan eraiki zuten, garai batean gaztainondo bat zegoen tokian.
XIX. mendean eraiki zuten, II. Gerra Karlistan, karlistek. Elizalde auzoa liberalen esku zegoen, eta San Esteban parrokiara mezetara joatea debekatu zioten karlistei edota ustezko karlistei.
Bi hilabetez eman zituzten mezak Ozentzion, eta 500 fededun joan ziren mezetara bertara.
«Hemen azoka bat egiten omen zen, eta horregatik erabaki omen zuten Ozentzion egitea ermita», kontatu du Maritxu Arbelaitzek.
Santa Kruzen babeslekua
Besteak beste, Manuel Ignacio Santa Kruz Loidi Hernialdeko apaizaren babeslekua izan zen Ozentzioko ermita II. Karlistadan, Santa Kruz apaiz gerrilari entzutetsuarena, beraz.
1872an hasi zen liberalen eta karlisten arteko gerra eta 1876an bukatu.
Arkitektura herrikoia
Ermita Iturriotz auzoko lurretan dago, eta itsasoaren mailatik 399 metrotara dago eraikia. Euskal Herriko arkitektura herrikoiaren adibide ezin hobea da Ozentzioko ermita.
Oiartzungo Udaleko artxibo zaharren artean, 1877ko testu bat bada Ozentzioko ermitari buruzkoa, bertako apaiz izan zen Manuel Gariñok idatzitakoa. Bertan, bi hilabetean egindako lanaren berri ematen du Gariñok.
Barrutik ere, oso ermita sinplea da, aberastasun gutxikoa. Egurrezko mahai eta aulki gutxi batzuk eta eskuz margotutako aldarea ditu, baita Ama Birjina ere, urtetan Antonenen egon zen, baina eraberritzean, berriz bere tokira itzuli zuten.
Ozentziokoek zaintzen dute
70. hamarkadan hasi ziren herriko hainbat lagun ermita berreraiki behar zela esanaz, eta egiteko ahaleginak egiten.
Gaur egun, Ozentzio baserrikoek zaintzen dute ermita.
zazpi umeren bataioen lekuko
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.