Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Azken partida berdindu du Ereintzak

Eskubaloia

Azken segundoan gol polemikoa jaso zuten herritarrek eta 27na berdindu zuten Urdaneta taldearekin

Alain maya

Ereintza Promociones Sukia taldeak ligako azken partida berdindu zuen Urdanetaren aurka, 27-27. Berdinketa honi esker zortzigarren lekuan amaitu dute gorritxoek.

Lehen zatia ez zuen ongi hasi Ereintzak, eta gainera Jokinek min hartu zuen. Atsedenaldira etxeko taldea 15 eta 9ko emaitzarekin joan zen. 2. zatian 5-1eko defentsa zorrotzari esker baloi asko berreskuratzea lortu zuen Ereintzak, eta partida goitik behera aldatu zuten. Horrez gain, 11 metrotako jaurtiketetan lehen zatian baino askoz hobe aritu ziren Ereintzakoak. Partidako azken minutura gol bateko abantailarekin heldu ziren. Azken jaurtiketa polemikaz betea egon zen. Baloiak langan jo ondoren goleko marran jo zuen Ereintzakoen ustez, baina epaileak gola eman zuen errenteriarren haserrea piztuz.

Zortzigarren postuan amaitu du Ereintzak liga. Ondo hasi zuen oso denboraldia, baina bigarren itzulian ez dira fin ibili.

Ostiralean Gipuzkoako Kopari ekingo diote Ereintzakoek. Zazpi taldek hartuko dute parte bertan; Ereintzak, Arratek, Zarautz eta Hondarribiak Lehenengo Nazional mailatik, eta Urolak, Arrasatek eta Bergarak Bigarren Mailatik. Ostiralean izango du Ereintzak estreineko partida Urolaren aurka etxean.

 

«Lehen itzulian etxeko lanak eginak genituela ikusita, erlaxatu egin gara nahi gabe»

alex nogues ð- Ereintzako entrenatzailea

Eskubaloia

Laster datorren denboraldiko taldea prestatzen hasiko dira; etorkizunari buruz ere hitz egin beharko du klubarekin

A. maya



Alex Noguesek (Errenteria-Orereta, 1970) entrenatzen duen Ereintzak liga amaitu berri du. Entrenatzailea gustura dago egindako lanarekin, baina badu arantzatxo bat sartuta, egindako bigarren itzuli kaskarra hain zuzen.

Sasoi honen zein balorazio egiten duzu? Helburuak bete dira?

Helburuak soberan bete ditugu. Maila eustea genuen xede, ez baikenuen fitxaketa garrantzitsurik egin. Lehen itzulia 19 punturekin amaitu genuen, eta 20-22 inguru behar dira matematikoki mailari eusteko; Gabonetarako, beraz, helburua beteta genuen. Momentu batzuetan Igoera Fasean sartzearekin ere egin dugu amets.

Bigarren itzulian pott egin duzue. Zer gertatu da?

Helburuz bat-batean aldatzea zaila da, eta gabonetan etxeko lanak eginak genituela ikusita, nahi gabe erlaxatzen zara. Atezain titularraren baja ere izan dugu. Gainera, bigarren itzuliari hiru porrotekin ekin genion talde handien aurka.

Datorren urteari begira...

Baina lehenago Gipuzkoako Kopa dugu. Ostiralean hasiko dugu Urolaren aurka, eta irabazten saiatuko gara. Hala ere, sistema aldaketak eta harrobiko jokalariekin frogak egitea lehenetsiko dugu hurrengo denboraldiari begira. Laster hasiko gara jendearekin hizketan, eta nik zuzendaritzarekin hitz egin beharko dut jarraitzen ote dudan ala ez jakiteko. Hasiera batean, jarraitzea espero dut.

Zer aldatuko zenuke taldean datorren urterako?

Klubak jartzen duen helburuaren arabera. Mailari eusteko nahikoa dugu egungo taldearekin. Hobetu nahi badugu, ordea, ezaugarri ezberdinak dituzten jokalariak behar ditugu. Gure mailan aurrekontu handiko taldeak daude, eta fitxaketetan ezin dugu haiekin lehiatu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Jazz kontzertua
Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-11-21

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa