Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Taldekako Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Alebin Mailan Allerru Judo Taldeak

Judoaa

Mutilen Alebin Mailan lortu zuten txapela lezoarrek herenegun, jendez lepo zegoen Bekoerrota kiroldegian

ekaitz arrietA

Gipuzkoako Taldekako Judo Txapelketa jokatu zen herenegun goizean Bekoerrota kiroldegian, eta Mutilen Alebin Mailan Allerruko judokak izan ziren txapeldun. Nesken Alebin Mailan, berriz, bigarren postua lortu zuten Allerruko neskek. Lehena Bidasoa taldea izan zen, eta hirugarrena, aldiz, Donostiako taldea.

Taldekako Txapelketa hasi aurretik, hala ere, erakustaldia egin zuten bost eta bederatzi urtekoek Bekoerrota kiroldegian prestatutako tatamiaren gainean. Gorka Aristegi irakasle nazionala eta Ainara Otaegi izan ziren eskola zuzentzen.

Parte-hartzaileak

Allerruko mutilen aldetik honakoak izan ziren parte-hartzaileak: Xabier Cazorla, Jon Gaintza, Peio Galarraga, Martxel Eizagirre, Iñaki Lekuona eta Iñigo Uriol. Nesken aldetik, berriz, Enara Sagarzazu, Amets Sarasua, Nekane Quiñones, Paula Rodriguez eta Maialen de la Hoz.

28 talde guztira

Guztira 28 taldek hartu zuten parte Gipuzkoako Txapelketan: mutilen 20 talde eta nesken beste zortzi izan ziren lehian.

Mutilen Alebinen Mailan Allerruko bi talde izan ziren lehian. Talde bat final-laurdenetaraino iritsi zen, eta besteak, berriz, urrea eskuratu zuren.

 

sailkapena



Alebinen Mailako Nesken zein Mutilen Taldekako Gipuzkoako Txapelketako emaitzak hauexek dira.Mutilak, alebinak1. Allerru.

2. Haurtzaro Ikastola. 3. Aita Larramendi.

Neskak, alebinak

1. Bidasoa.

2. Allerru. 3. Ama Guadalupekoa.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Jazz kontzertua
Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-11-21

antzerkia

'Enkantatua' antzezlana
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa