Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Kobrea lapurtzen saiatu dira

Gizartea

Arraguan, Arditurriko bidegorrian eta Lanbarrenen saiatu ziren lapurretak egiten larunbat gauean

goiatz labandibar

Kobrea lapurtzen saiatu dira asteburuan herriko hiru tokitan. Arraguan, Arditurriko bidegorrian eta Lanbarrenen izan dira saiakerak.

Larunbat gauean izan ziren saiakera guztiak, baina lapurrek ez zuten helburua bete, eta kobrea lapurtzea ez zuten lortu.

Arraguan, hiru orduz argirik gabe

Arraguan, Lartzabal etxadian saiatu ziren kobrea lapurtzen. Bizilagunek gertatzen ari zena ikusita abisua pasatu zuten eta ertzainak eta udaltzainak bertara joan ziren gertatzen zena argitzera.

Lapurreta saiakeraren ondorioz, hiru orduz argirik gabe egon zen Lartzabal etxadiko dorreetako bat, Arkale, 23:00etatik 01:00ak aldera arte.

Bizilagunek azaldu dutenez, aizkoraz saiatu ziren kobrea mozten.

Ertzaintzak ez du gertakariaren salaketarik jaso

Ertzaintza da halako gertakarien eskuduntza duena, baina salaketarik inork ez duenez jarri, «ez dagoela gertakariaren konstantziarik oraingoz» esan dute bertako iturriek.

Hau ez da izan herrian kobrea lapurtzen saiatu diren lehen aldia, Ertzaintzak esan duenez. Lanbarrengo industri poligonoan ere kobrea lapurtzen saiatu izan dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-20

deialdiak

Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa