
Errenteria Hiria Lehiaketan 30 film laburrek hartuko dute parte, etzitik aurrera
Zinema
Etzitik igandera arte hainbat herrialdetako film laburrak ikus ahal izango dira Errenteria Hiria Kulturgunean
jon gonzalo
Errenteria Hiria Film Laburren XIII. Lehiaketa etzi hasiko da. Hainbat herrialdetako 30 filmek parte hartuko dute aurtengoan, besteak beste, italiarrak, eslovakiarrak, frantziarrak, argentinarrak, kolonbiarrak eta estatubatuarrak. «Inoiz baino film gehiago aurkeztu dira aurtengoan (195), eta aukeraketa egitea ez zaigu batere erraza egin», azpimarratu zuen Jose Angel Rodriguez Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak.
Lehiaketako sailak
Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketak hiru sail izango ditu: sail ofiziala, Oarsoaldeko film laburren saila eta bideo sorkuntza. Sail ofizialean 21 filmek parte hartuko dute, eta askotariko generoak ikus ahal izango dira: komedia, drama, suspentsea... Gaiei dagokionez ere aniztasuna izango da nagusi: gizarte kritika, immigrazioa, sexualitatea... «Genero eta gaiei dagokienez, elkarren antzik ez duten filmak aukeratzen saiatu gara», adierazi zuen Antxon Sanchez Errenteria Hiria Kultuguneko zuzendariak.
Oarsoaldeko filmeen sailan, berriz, bederatzi film ikus ahal izango dira: Errenteria-Oreretako zazpi, Lezoko bat eta Pasaiako beste bat. Sail honetako lan gehienek gizarte kritika oinarri dutela azaldu dute film laburren lehiaketako antolatzaileek.
Bideo sorkuntza, berriz, aurtengo berritasunetako bat da. Lehiaketatik kanpo ikus ahal izango dira argumenturik gabeko sormen lan hauek.
Sariak
Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketaren irabazleak 1.000 euro, diploma eta trofeoa irabaziko ditu. Bigarren sariak, berriz, 600 euro diploma eta trofeoa. Ekoizpen onenari ere saria emango diote aurten: 600 euro eta diplona. Ikuslearen sariaren irabazlearentzako 300 euro eta diploma gorde dituzte. Oarsoaldeko film onenak, azkenik, 300 euro, diploma eta trofeoa irabaziko ditu.
Aurtengo lehiaketaren epaimahaia Joseba Etxarte, Juan Miguel Gutierrez, Ritxi Lizartza eta Kike Santiagok osatuko dute.
Zinealdearen aurkezpena
Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketako sariak igande arratsaldeko emanaldian banatuko dituzte, baina sari banaketaren aurretik Zinealdea ikus-entzunezko industria gunearen aurkezpen ofiziala egingo dute. «Orain dela urte batzuk iragarritako proiektua da, eta azkenean badirudi gauzatuko dela. Eskualdean ikus-entzunezko produkzioa finkatzeko oso garrantzitsua izango da, eta ondo ateratzea espero dugu», azaldu zuen Jose Angel Rodriguezek.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Guderen Omenezko V. Koadrilen Arteko Gastronomia Lehiaketa
Lezo, - 2008-11-21
deialdiak
Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.