Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Larunbatean Literatura Eskola iritsiko da herrira

Literatura

Mikel Ayerbe azpeitiarrak 'Euskal literaturaren kritika' hitzaldia emango du 10:00etatik 14:00etara

Alain maya

Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak abian jarritako Literatura Eskola Euskal Herri osora zabaldu da, eta larunbatean herrian izango da. Hainbat erakunderekin eta kultur elkarterekin aritu dira lanean, tartean Mikelazulo elkartearekin. Larunbateko saioa, hain zuzen, Mikelazulo Kultur Elkartean izango da 10:00etatik 14:00etara.

Bihotz Bakartien Klubak «irakurlearen matxinada» aldarrikatu du bere sorreratik. «Irakurlearen parte-hartze aktiborik gabe literatura agoniara kondenatuta dago», diote antolatzaileek.

Ikasturtez ikasturte, aurrekoetan ikasitakoa osatzen ahalegintzen dira antolatzaileak. Baina, gaiak ez ezik, aurten ikuspegiak ere osatzea erabaki dute. Eskolek hilean behin izaten jarraituko dute, larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00etara.

Mikel Ayerbe azpeitiarra hizlari izango duen Euskal literaturaren kritika hitzaldia entzuteko 10 euro ordaindu beharko da. Saio guztietan parte hartzeko matrikulak ere 10 euro balio ditu, eta izena emateko literaturaeskola@literaturaeskola.org helbidera idatzi beharko da. Hurrengo saioak, Baiona eta Larrabetzun izango dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa