Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

unai tolosað- Txirrindularia

«Ez nuen espero hain txapelketa ona egitea»

Txirrindularitza

Pistako Euskadiko Txapelketan hirugarren sailkatu da Unai Tolosa, Gazteen Mailatik Afizionatuen Mailara salto eman duen lehen urtean hain zuzen

ekaitz arrietA

Unai Tolosak (1989, Lezo) denboraldi honetan egin du Gazteen Mailatik Afizionatuen Mailarako saltoa txirrindularitzan. Iaz Pistako Euskadiko Txapelduna izan zen Gazteen Mailan. Aurten lehen aldiz Afizionatuetan dabil, eta Euskadiko Txapelketan hirugarren postua lortu zuen joan den asteazkenean Anoetako Belodromoan jokatutako lehian. Hala ere, ez da pista denboraldiko lorpen bakarra izan, izan ere, urtarrilean Gipuzkoako txapelduna izan baitzen. Euskal Herria Plazan argazkiak egin eta gero erantzun ditu galderak, ohi bezala, apal.

Nolakoa izan zen Euskadiko Txapelketako proba?

Hasieran nahiko ondo hasi nintzen, sprintean finalerako sailkatu nintzen. Finalean aurrean jarri nintzen, baina bukaeran pasatu egin ninduten, gutxigatik gainera. Probaren bukaeran izan zen hori. Andoni Blazquezek irabazi zuen, Euskadiko Sei Orduetan ibili da aurten. Bigarren postuan Aitz Larrinaga sailkatu zen.

Txapelketarekin pozik gelditu zinen?

Bai. Beste probak luzeagoak ziren, zailagoa egin zitzaidan. Gipuzkoako Txapelketan hobeto aurkitzen nintzen, eta puntuazioan hobeto ibili nintzen. Euskadikoan ez nengoen hain ondo eta ez nuen espero hain txapelketa ona egitea.

Scratch, puntuazioa edo kering. Zein proba duzu gustuko?

Ezberdinak dira. Bat luzea da, eta hor fondoa behar da. Ondo baldin bazaude, gustukoa dut. Baina orain ez nengoen hain ondo, eta sprintetako probetan hobeto ibili nintzen, motzetan, alegia. Gipuzkoako Txapelketan, adibidez, hobeto nengoen.

Pistako denboraldia bukatu duzu. Egindakoarekin gustura gelditu zara?

Bai. Ez nuen horrelako emaitzarik espero, gehienbat lehenengo urtea izan dudalako Afizionatuen Mailan. Gehienbat zein maila dagoen ikusi nahi nuen baita lasterketetako erritmoa ere.

Aldaketa handia izan al da Gazte Mailatik Afizionatu Mailara pasatzea?

Bai nabaritzen da, baina asko ez, egia esan. Lasterketetan erritmoa altuagoa dela izan da aldaketa, baina probaren eta egunaren arabera. Esperientzia gehiago ere badute.

Pistako denboraldiaren ondoren, errepidekoa hasiko duzu. Zein aurreikuspen dituzu?

Errepidean pixka bat martxa hartu behar dut. Lasterketak bukatzea da asmoa. Pista eta errepidea oso ezberdinak dira.

Zertan dira ezberdinak?

Errepide lauetan defendatzen naiz, baina igoeretan, aldiz, ez.

Baterako edo besterako entrenamenduak aldatzen dira?

Pistarako gimnasioa egiten genuen. Errepiderako, hasieran gimansio pixka bat egiten da, baina gero errepidean ibiltzea da, orduak eta orduak txirrindaren gainean ibiltzea.

Astean zenbatetan irteten zara entrenamenduak egitera?

Ia-ia egunero. Egunero ere ez ditugu entrenamendu saioa berdinak egiten. Igandean errepidera joan nintzen, Beasainera joan eta buelta egin nuen.

Proba garrantzitsuenak noiz dituzu errepidean?

Bidasoako Itzulia daukagu, baina ez dakit aterako naizen. Hor ateratzeko maila eduki behar da. 18-19 urtekoentzako probak baditugu, Lehendakari Kopakoak. Astebururo izaten dira lasterketak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa