Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Txirrin Txarran jaia heldu da herrira, asteburuan, Bovedaren eskutik

Trintxerpe

Donostiako Elizbarrutiko Aisialdi Taldeen Federazioa da festaren antolatzailea, eta 700 haur biltzea espero da

olatz mitxelena

700dik gora haur espero dituzte Trintxerpen asteburuan. XXI. Txirrin Txarran jaia antolatu dute Bizi Alai Taldeen Federazioan (BAT) biltzen diren Donostialdeko elizbarrutiko aisialdi taldeek iganderako, eta bezperatik igarriko da jai giroa barrutian, festa nagusia igandean den arren, begiraleek eta gazteek bezperatik hasiko direlako ospatzen.

Bizi Alai Taldea Donostiako Elizbarrutiko Aisialdi Taldeen Federazioa da. Orain dela 26 urte sortu zen, eta badira hogei urte ekin ziotela Txirrin Txarran ospatzeari. Federazioko kide guztien jai egun nagusia izaten da Txirrin Txarran, eta urtero ospatzen da, herri desberdin batean.

Trintxerpeko Boveda Aisialdi Taldeak 42 urte ditu. Gipuzkoako zaharrena da eta federazioa sortuz geroztik da bertako kidea. Horregatik heldu da aurten federazioaren jai nagusia Trintxerpera.

Atzo egin zuten festa aurkezteko agerraldia, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bovedako kide Itsaso Anduezarekin batera, Foru Aldundiko Gazteria Departamentuko Felix Arrieta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko buru Olatz Miranda, Bizi Alai Federazioko presidente Borja Ruiz eta Pasaiako alkate Maider Ziganda izan ziren agerraldian. Itsaso Anduezak egin zuen mahaian zeuden guztien aurkezpena, eta Bovedarentzako «festa Trintxerpen hartzea ohore handia» dela esan zuen.

Ondoren hitza hartu zuten guztiek esker ona azaldu zioten Bovedari, urte hauetan guztietan Trintxerpeko haurrekin eta gazteekin egindako lanarengatik.

Bolondresek antolatutako jaia

Bovedaren kasuan bezala, Bizi Alai Federazioan biltzen diren talde guztien begiraleak bolondresak dira. Gaur egun hogeita hamabi taldek osatzen dute federazioa, eta guztira 600 lagun dira partaide.

Talde horietako batzuk, eskola kristauetan sortutakoak dira, eta beste hainbat, Boveda bezala, herrietako parrokietan. Guztiek aisialdiaren esparruan egiten dute lan, eta beren jarduna hezitzailea da, azaldu dutenez, «pedagogia aktiboa dela medio, baloreak eta Jesusen bidea bizitzera zuzenduak».

Peter Pan eta oztopo arkitektonikoak

Txirrin Txarran ospatzen den aldiro, antolatzaileek bi gai hautatzen dituzte jaiaren ardatz. Aurtengorako Peter Panen gaia hautatu dute batetik, eta bestetik, ezinduen gaia, hauek pairatu behar dituzten oztopo arkitektonikoei buruz hausnartzeko. Honela, ostiralean bilduko diren gazteak herria apaindu ondoren, barrutiko oztopo arkitektonikoak identifikatzera irtengo dira, ondoren, atzemandako guztiak txosten batean bildu eta Udalari emateko.

Peter Panen gaia, bestetik, festari kolorea emateko baliatuko dute, festan parte hartuko duten haur eta gazte guztiek gaiarekin erlazionatutako mozorroak eramango dituztelako soinean.

Jaia iragartzeko federazioko begiraleek osatutako 3gabe2 rock taldeko begiraleek kanta grabatu dute eta youtuben ikus dezake interesa duen edonork. Rock talde bera girotuko du jaiaren bezperan Alkateordetzan egingo den kontzertua.

 

egitaraua



Etzi, ostirala

17:00. Begiraleak eta gazteak bilduko dira Bovedako egoitzan ondoren Trintxerpe apaintzeko.

18:30. Ezinduentzako oztopo

arkitektonikoen identifikazioa Trintxerpen zehar.20:30ean. Afaria.

22:00ean. 3gabe2 taldearen rock kontzertua, Alkateordetzan.

Etzidamu, larunbata

10:15. Izen-ematea Bovedako egoitzaren ondoan.

10:30. Harrera ekitaldia,

Alkateordetzaren balkoitik.11:00. Jolasak. Zortzi talde ariko dira lau jolas guneetan.

13:00. Eukaristia Karmengo Amaren parrokian.

14:00. Bazkaria frontoian,

Zo-Zongo taldeak girotuta.

15:30. Txan Magoa Serafin

Esnaola Plazan, haurrentzat.

Eguraldi txarra egingo balu

Karmengo Ama eskolan.

15:30. Gazteentzako jaialdia frontoian.

17:00. Agurra.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikusentzunekoa

AHT: zer ari zaizkigu ezkutatzen?
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo kultur elkartea - 2008-11-20

deialdiak

Auzo batzarrak
OIARTZUN, Bizardia Elkartean eta Iturri-Berri Elkartean - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa