
alber vazquez ð- Idazlea
«Orain arteko libururik komertzialena idatzi dut»
Kultura
Alber Vazquez herriko idazleak 'Cósele el rabo al lagarto' narrazio liburua kaleratu du Hipalage argitaletxearekin
jon gonzalo
Gaztea izan arren, idazle beteranoa da Alber Vazquez (Errenteria-Orereta, 1969). Dozena bat liburutik gora idatzi ditu: nobelak, saiakerak, poesia liburuak... Narrazio bildumarik, ordea, ez du orain arte idatzi. Hipalage argitaletxearekin kaleratu berri duen Cósele el rabo al lagarto da lehenengoa.
Parte hartu | Zure mezua bidali Parte hartzeko arauak
Zure lehenengo narrazioa bilduma kaleratu duzu. Gustura gelditu al zara emaitzarekin?
Narrazioak ez ditut bereziki gustuko. Orain arte, nobelagintzan erosoago sentitu naiz. Izan ere, 200 orriko istorio bat laburtzea ez zitzaidan batere erraza egiten. Asko luzatzen den horietakoa naiz! Liburu hau, ordea, nire buruari jarritako froga bat izan da, eta uste baino hobeto atera zait.
Bost narrazioak osatzen dute liburua, baina protagonista bera dute: Atila Longo. Zer-nolako pertsonaia da?
Atila Longo kazetari bat da, ikerketa kazetaritzan aritzen dena. Kazetari lana egiteaz gain, ordea, istoriak sortzea eta zuzentzea gustazen zaio. Horregatik, ikertzen dituen albisteak berak nahi duen bidera eta lekura ekartzen ditu.
Nondik nora bururatu zitzaizun pertsonaia hau sortzeko ideia?
Hunter S. Thompson idazlearen Miedo y asco en Las Vegas liburuan oinarritu naiz. Gonzo estiloko literaturaren klasikoetako bat da, eta asko gustatzen zait. Liburu hori eta bertako protagonista izan dira Cósele el rabo al lagarto liburua idazteko inspirazio iturria.
Munduko hainbat herrialdetan kokatu dituzu istorioak. Dokumentazioa lan handia egin behar izan duzu?
Narrazioetako pertsonaia kazetaria denez, munduko hainbat lurraldetara eta elkarren antzik ez duten tokietara joatea tokatzen zaio. Lehehengo narrazioa kartzela barruan kokatu dut; bigarrena, AEBetako auzo batean; hirugarrena, Gibraltarren; laugarrena, Moskun; eta bosgarrena, futbolzale batzuk inbabitutako hiri batean. Nolanahi ere, ez dut aparteko dokumentazioa lanik egin behar izan. Gaur egun, Interneten hamar minutu sartu, eta nahi duzun informazio guztia lortzen duzu.
Zure aurreko liburuekin alderatuta, oraingo honetan idazteko estiloa aldatu duzula esan daiteke, ezta?
Bai, oraingo hau nire liburu komertzialena da. Estilo irakurterraza erabiltzen saiatu naiz. Elkarrizketa asko ditu liburuak, eta umorea ere ez zaio falta. Nire aurreko liburuak zurrunagoak, trinkoagoak ziren.
Idazteko estiloaz gain, argitaletxea ere aldatu duzu. Zergatik?
Orain arteko liburu guztiak Bilboko Verbigracia argitaletxearekin kaleratu ditut. Azkeneko hau, ordea, Sevillako Hipálagerekin. Kontua da Verbigraciak ez duela narrazio libururik kaleratzen, eta horregatik aldatu behar izan dut argitaletxea. Salmentei dagokienez, ez dut uste aldaketak eragin handirik izango duenik. Hau ere ez da best seller bat izango!
Eleberriak, narrazio bildumak eta poesia idatzi dituzu. Zein genero nahiago duzu?
Hirurak gustuko ditut. Nolanahi ere, ezin dut ukatu eleberriak idazten erosoago sentitzen naizela narrazioetan baino. Poesia idazteak, berriz, askatasun handia ematen dit. Beste genero guztietan sentitzen ditudan loturetatik askatzen naiz poesian.
Idazteko garaian, zeintzuk dira zure erreferentziak?
Askotariko erreferentziak ditut, eta ez bakarrik literatura mundukoak. Gaur egun, idazle batek bizitzaren arlo guztietatik jasotzen ditu erreferentziak eta influentziak. Telebistak, esaterako, sekulako eragina du nigan. House eta CSI bezalako telesail amerikarrak asko gustatzen zaizkit.Istorioak kontatzeko erabiltzen dituzten teknikak eta abar... Dena den, nire erreferentziak etengabe aldatzen dira, bizitza bera bezala.
Euskaltegian hasi berria zara. Noizko euskarazko lehen liburua?
Uff! Oraindik oso maila apala dut. Poliki-poliki ari naiz euskara ikasten eta urte batzuk barru ondo hitz egitea espero dut. Idaztearena, ordea, beste kontu bat da. Gazteleraz idazten eroso sentitzen naiz, nahi dudana kontatzeko gaitasuna daukat, eta hori beste hizkuntza batean lortzea ez da erraza. Beraz, momentuz gazteleraz idazten jarraituko dut.
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
deialdiak
Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.