
Udalak bere gain hartuko du belar bolen garestitzea
Gizartea
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Udalak sinatutako akordioaren ondorioa da
ekaitz arrietA
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Udalak egindako hitzarmenaren ondorioz belar bolen garestitzearen kostuak Udalak hartuko ditu bere gain. «Lezoko landa eremuko biztanlegoaren bizi-baldintzak hobetzera nahiz lehen sektorearen mantenura eta garapenera bideratutako inbertsioak eta zerbitzuak gauzatu izan dira urtez urte», Udalak adierazi duenez.
Hitzarmena dela-eta hainbat zerbitzu eskaintzen zaizkie landa eremuko biztanleei. Besteak beste, nekazal makinen erosketa, bide bazterren garbiketa, zabor bilketa, belardien ongarriztapena, ximaurraren barreiatzea eta belar bolen zerbitzua izan dira, Udalak dioenez, egin diren lanetako batzuk.
Prezioa eta garestitzea
«Belar bolen zerbitzuaren garestitzeak lursail asko erabilpenik gabe geratzeko arriskua ekar lezakeela eta azpiegitura erraldoien ondorioz baserri eremua lurrak galtzen ari direla kontua hartuta, sektore arriskuan dagoela esan liteke», azpimarratu du Udalak.
Erregaiaren eta plastikoaren prezioaren igoera zerikusia izan du baita ere belar bolen garestitzean. Udalak esan duenez, %6ko igoera izan du belar bolen prezioak, eta «sektorearen aldeko neurri modura, garestitzearen kostuak Udalak hartuko ditu bere gain».
Udalak jakinarazi duenez, gutxi gorabehera bolako euro batek igoera izan da, borobilduta, eta Lezon 1.500 bola egiten direla esan du.
17 euro
Behemendik egindako kalkuluaren arabera, 17 euro balio du; Udalak zortzi euro hartuko ditu bere gain Behemendirekin egindako hitzarmenaren ondorioz, eta baserritarrek, berriz, bederatzi hartuko dituzte bere gain.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-20
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Ugaldetxoko eskola zaharrean - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.