Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Lezoko Udalak antolatutako I. Txotxongilo Jardunaldien baitako hirugarren ikuskizuna izango da gaur ikusgai Gezala Auditoriumean, 17:00etan hasita: Durangaldeko Gorakada Taldearen 'Titirikontu-kontari' lana hain zuzen

Txotxongiloen magia

ekaitz arrietA

Gorakada Taldea Durangaldean sortutako taldea da, orain dela 20 urte hain zuzen. Txotxongiloekin lan egiten duen taldea da, eta gaur Lezoko Gezala Auditoriumean emango dute Titirikontu-kontari ikuskizuna, 17:00etatik aurrera.

Bi aktore aterako dira taula gainera: Oihane Enbeita eta Leire Ucha, Alex Diazen zuzendaritzapean. Gorakada taldearen hamabosgarren lana taularatuko dute Gezalan. «Hiru ipuin kontatzen ditugu bi aktoreen artean, eta hiru ipuin elkartuta daude, baina era berean ez dute batak bestearekin zerikusirik», azaldu du Enbeitak. «Lotura bat egiten dugu hiru i puinen artean, baina hiru ipuin ezberdin dira», azpimarratu du aktoreak.

Urretxindorra, Iratxo zapataria eta Barbantxo

Txotxongiloekin ikusgai izango diren ipuinak hiru dira, beraz, eta honakoak dira: Urretxindorraren ipuina, Iratxo zapatariarena eta Barbantxorena.

Hiru ipuinak ezagunak dira haurrentzat. «Gero txotxongiloen teknikara moldatzen dira, bertsio bat eginez», azaldu du Enbeitak. «Alexek eta Ricardok (gidoigilea) ideia nola lantzeko gidoia egin zuten, beste batek eszenografia egin zuen. Ondoren, entseguetan gauza ezberdinak probatzen joan ginen. Estreinatu genuenetik aldatu egin da. Izan ere, ipuinen ordenak ere aldaketa izan du bere horretan», jakinarazi du aktoreak. Egin ahala gauzak moldatzen joan dira Gorakada Taldekoak.

Harrera ona izan dute

Titirikontu-kontari ipuinarekin hirugarren denboraldia beteko dute Gorakada Taldekoek, izan ere, 2005-2006 denboraldian estreinatu baitzuten lan berria. Lan berriarekin harrera ona izaten ari dira ikuslearen aldetik. «Hasieratik harrituta geratu ginen. Gero eta emanaldi gehiago ateratzen hasi ziren, eta jendearen erantzuna oso ona izan zen», gehitu du.

Gorakada Taldekoek hainbat teknika erabiltzen dituzte txotxongiloen emanaldietan. Besteak beste, gerizpeen teknika, txotxongiloekin mahai gaineko teknika, eta hein berean, abestu eta txotxongiloak manipulatu ere egiten dituzte. «Ez dago kamera beltzik. Hau da, gu jendearen aurrean agertzen gara. eta ez dago iluntasunik», azaldu du Enbeitak.

Pertsonaiak present

Txotxongiloak jendaurrean dauden bitartean aktoreak ikusteko aukera ere izango da. «Magia mantentzen da, gero guk teknika ezberdinen barruan txotxongiloa heltzen dugu, baina geure eskuekin. Horrela tamaina desberdintasuna mantentzen da, eta horrekin batera magia ere bai», zehaztu du Enbeita aktoreak. «Haurrek ere kode onartzen dute. Hau da, bai guk eta umeek kode berean hitz egiten dugunean onartu egiten dute, eta horrela istorioan sartzen dira», azpimarratu du aktoreak.

Asteazkenean Irungo Amaia Antzokian izan ziren Gorakada Taldeko kideak Titirikontu-kontari antzezlana eskaintzen, eta oso harrera ona izan zutela adierazi du Enbeitak. «Batzutan euren txaloekin bakarrik emozionatzen dira. Oso ondo sartzen dira istorioan eta hor mantentzen dira. Haurrak aspertzen direnean oso argi adierazten dute aspertu direla», dio Enbeitak. Hiru urtetik gorako haurrentzako ikuskizuna izango da gaurkoa, eta denei Gezalara joateko gonbitea egin diete taldekoek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Afari sahararreko txartelak
OIARTZUN, Garmendi txokolategian - 2008-11-14

Ikusentzunekoa

AHT: zer ari zaizkigu ezkutatzen?
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo kultur elkartea - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa