Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Gazte Foroak asteburupasa eta bideo lehia antolatu ditu

Aisia

Herriko 12tik 18 urte arteko gaztetxoentzako dira bi ekimenak; bihar bukatuko da izen-ematea Bertizera joateko

goiatz labandibar

Bertizera asteburupasa abenturazko kirolak eginez eta Gazte Foroak antolatutako lehenengo bideo lehiaketa. Horiexek herriko bi ikastetxeetako DBHko gazteek antolatu dituzten azken ekimenak.

Antolatu duten asteburupasa Kuadrillategi egitasmoarekin batera antolatu dute, «horrela, gazte gehiago bilduko garelako».

«Abentura gogoz»

Jendea «abentura gogoz» zegoelako antolatu dute Bertizera asteburupasa. Datorren asteburuan egingo dute. «Hurbilen Bertiz genuen», azaldu du Ane Intxauspe Gazte Foroko kideak.

Larunbat arratsaldean Bidarrain egingo dute rafting, «begiraleekin eta beharrezko materialarekin».

Gaur eta bihar izango dira azken egunak izena emateko. Gaur, 17:30etik 19:30era eta bihar, 10:00etatik 13:00etara, Zamatetako Gazte Informazio Bulegoan.

Sormenari bultzada emanez

Bideo lehiaketa ere antolatu dute, lehen aldiz. Mugikorrekin, kamerarekin... gazte bakoitzak nahi edo ahal duenarekin graba dezake. «Originalak izan behar dute», zehaztu dute Gazte Foroko kideek, «ez du balio beste norbaiten lana erakustea».

«Parte-hartzaile guztiek baliabide eta maila antzekoak izatea nahi dugu», zehaztu du Maialen Galdosek, «abantaila ez izatearren batzuk besteengan».

Sari banaketa, Arraguan

Maiatzaren 16an, Kuadrillategiko gaztetxoen aurrean emango dituzte lehiaketara antolatutako bideoak, eta Gazte Foroko kideek epaitu egingo dute.

Arraguako jaietan, gainera, sari banaketa izango da.

«Jendeak proposatzen duenaren baitan antolatzen ditugu ekimenak, jendeak parte hartzeko», azaldu dute. Bideo lehiaketaren ideia ere hala sartu zen.

Denak animatu dituzte «ez dugu egunero horrelako ekimenetan parte hartzeko aukera, eta baliatu egin behar dugu», uste dute Gazte Foroko gaztetxoek.

 

EKIMENAK



Bertizera irteera. Bihar da izena emateko azken eguna. 3035 0126 621261047401 kontu korrontean 40 euro sartu behar dira, Euskadiko Kutxan, eta ziurtagiria eraman behar da izena emateko. Hilaren 26an 13:00etan abiatuko dira, ikastolako aparkalekutik. Rafting eta zuhaitzetik zuhaitzera abentura kirolak egingo dituzte. Hilaren 27an, 18:00etan itzuliko dira.

Bideo lehiaketa. Maiatzaren 10a baino lehen utzi behar dira lanak Gazte Informazio Bulegoan. 5 eta 8 minutu arteko bideoak izan behar dute, nahi den formatuan grabatua eta euskaraz. 12 eta 18 urte arteko oiartzuarrek parte hartu dezakete lehiaketan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa