
San Pedrok ezin izango du bigarren ontzia uretaratu
San Pedro
'Kalparra' lehian ez aritzeko arrazoi nagusia bi traineru osatzeko arraunlari gehiagoren beharra da
urko etxebeste
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak ez du izango bigarren ontzirik Kantauriko uretan aurten. Urtearen hasieran Arraun Elkarteko kideek helburu hori bazuten ere, azkenik, bi traineru osatzeko adina arraunlari kopurua ez dute bildu San Pedron. Beraz, Kalparra, lehorrean geldituko da aurten.
Izan ere, neguan entrenamenduak hasi zituztenean bi traineruen aukera gogoz landu zuten Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kideek. Horren seinale KAE2 Ligarako plaza eskatu zutela da. Onartua izan zen plaza hori. Baina Arraun Elkartetik jakinarazi dutenez, «bi traineru egoera onean lehian aritzeko 36-38 arraunlari beharko genituzke. Zoritxarrez, ezin izan dugu kirolari kopuru hori bildu, eta hasierako asmoa ezin izan dugu bete».
Beste arraun elkarteetara
Bigarren ontzia ez uretaratzeko hartutako erabakiarekin, Libia bakarrik izango du lehian elkarteak. Baina egun entrenatzen ari diren 28 arraunlari inguru gehiegi dira ontzi bakarrean izateko. Beraz, soberan izango diren arraunlariak beste taldeetara uzteko aukeraren alde agertu dira Sanpedrotarra Arraun Elkarteko agintariak.
«Andregai asko»
Aurredenboraldiko bi estropadetan, Bidasoa eta Oria ibaietako jaitsieretan hain zuen, oso maila ona erakutsi zuten bai Libia-k zein Kalparra-k. Beraz, San Pedrok soberan izango dituen arraunlariek oso maila ona dute. Maiatzaren erdialdean erabakiko du Aitor Balda entrenatzaileak zeintzuk izango diren beste taldeetara utziko diren arraunlariak. «Andregai asko izango dituzte arraunlariek, edonor dela ere, oso maila onekoa izango delako», esan dute San Pedrotik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Afari sahararreko txartelak
OIARTZUN, Garmendi txokolategian - 2008-11-14
Hitzaldia
Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-19
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.