
Dantzari Txiki Eguna antolatu du Murixka Dantza Taldeak biharko
Dantza
Goizez izango da eta hainbat dantza taldek hartuko dute parte; 11:00etan bilduko dira Lopene plazan
ekaitz arrietA
Murixka Dantza Taldeak Dantzari Txiki Eguna antolatu du biharko herrian. Goizez egingo dute eta guztira sei dantza taldek hartuko dute parte biharko Dantzari Txiki Egunean.
Lezoko Murixka Dantza Taldeaz gain, Errenteria Musikaleko Dantza Taldea, Urretxuko Irrintzi Dantza Taldea, Astigarragako Astigar Dantza Taldea, Oiartzungo Haurtzaro Dantza Taldea eta Irungo Ibarla Meaka Dantza Taldea izango dira Lezon.
Omenaldiak
13:00etan Saldise Plazan elkartuko dira dantzariak, herrian zehar kalejira egin eta gero. Bertan, bi dantzari omenduko dituzte: Tatiana Vega eta Aritz Salamanca. Vega Neskatxena A Saileko txapelduna izan da eta Salamanca, berriz, Helduen Mailako Euskadiko Txapeldun. Ondoren, Dantza Talde bakoitzak oroigarri bat jasoko du.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikusentzunekoa
AHT: zer ari zaizkigu ezkutatzen?
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo kultur elkartea - 2008-11-20
Musika
Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.