Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Gaur eta bihar, Euskadiko Batel Txapelketa San Pedron

San Pedro

Gaur, 17:00etatik aurrera, sailkapen estropadak egingo dira, eta bihar, 10:00etan, finalak

urko etxebeste

Pasaiako badia arraunaren topaleku izango da berriz ere asteburuan. Euskadiko Batel Txapelketa izango dute jokoan Bizkaiko eta Gipuzkoako batelek gaur eta bihar. Denera, arraun elkarte ezberdinetako 78 batelek osatuko dute ontzi txikien festa. San Pedron izango dira estropadak, bere 50. urteurrenaren ospakizunetan dagoen Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatua.

Sailkapen estropadak izango dira gaur, 17:00etatik aurrera. Gaur lehian izango diren 78 ontziak zazpi mailetan daude banatuak, emakumeen Etorkizuneko Mailatik hasita (Haur eta Kadete Mailakoak dira), Gizonen Senior Mailaraino. Maila bakoitzean, eta izena eman duten taldeen arabera, multzoak egingo dituzte, multzo bakoitzeko ordezkariak txanda berean aterako direlarik.

Gaur maila bakoitzean onenak izango diren batelak, finaletan izango dira bihar. 10:00etatik aurrera hasiko dira finalak. Euskadiko Arraun Federazioko ordezkariek jakinarazi dutenez, maila guztietako lehiek 110 minutu inguru iraungo dute. Sari banaketak Sanpedrotarra Arraun Elkartearen parean dagoen oholtzan egingo dituzte. Gizonen Seniorrek, alta, uretan jasoko dituzte garaikurrak.

Eskualdeko 12 batel

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak, Pasai Donibane-Koxtapek, Trintxerpe-Illunbek eta Hibaikak, denera, 12 batel aurkeztuko dituzte Euskadiko Txapelketara. Ea zortea duten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikusentzunekoa

AHT: zer ari zaizkigu ezkutatzen?
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo kultur elkartea - 2008-11-20

Musika

Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa