
Andoni Korta Antzerki Topaketak etzi hasiko dira
Errenteria-Orereta
Asteazkenera arte, Oarsoaldeko 15 taldek parte hartuko dute eskolarteko topaketetan
jon gonzalo
Andoni Korta Eskolarteko Antzerki Topaketen XII. aldia etzi hasiko da. Hiru egunez, Oarsoaldeko ikastetxeetako 15 taldek parte hartuko dute topaketetan. Errenteria Hiria Kulturgunean izango dira emanaldiak, eta 300 antzezle baino gehiagok parte hartuko dute. Errenteriako Udalak Irungo Berritzegunearekin batera antolatu ditu topaketak.
«Andoni Korta topaketen helburua antzerkigintzan aritzen diren ikasleei haien lanak taularatzeko aukera ematea da. Ikasleentzako oso esperientzia polita eta aberasgarria da», adierazi du Jose Angel Rodriguez Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak.
Ehunka ikusle espero dituzte
Andoni Korta Antzerki Topaketak ikustera jende asko gerturatzen da urtero. Iaz, 2.000 ikusletik gora izan ziren, eta aurten ere kopuru bera errepikatzea espero dute Udaleko arduradunek: «Haurrentzako gauzarik inportateena, ordea, ondo pasatzea da», azpimarrratu dute antolatzaileek.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Jazz kontzertua
Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-11-21
antzerkia
'Enkantatua' antzezlana
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.