Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Langaitz Ikastolaren udalekuetan izena emateko epea, zabalik

Hezkuntza

Izena eman nahi dutenek Langaitz Ikastolako idazkaritzan egin behar dute, maiatzaren 7a baino lehen

erredakzioa

Urtero bezala, Langaitz Ikastolak hiru eta hamabi urte arteko haurrentzako udalekuak antolatu ditu ditu. Ekainean eta uztailean izango dira udalekuak, eta bertan izena emateko epea maiatzaren 7an amaituko da.

«Urtero gazte asko etortzen dira ikastolako udalekuetara, eta aurten ere izena emateko gonbitea egin nahi diegu herriko gurasoei eta gazteei», azaldu du RitxarMaritxalar Langaitz Ikastolako zuzendariak.

Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 18an bukatuko dira aurtengo udalekuak. Ordutegia, berriz, 9:30etik 13:30era artekoa izango da. Udalekuetako ikastaroak Langaitz Ikastolako Lehen Hezkuntzako geletan emango dituzte. Halaber, ikastolako arduradunek azpimarratu dute udalekuetarako garraio zerbitzurik ez dela izango.

Udalekuetako egitaraua

Udalekuetan izena ematen duten haurrek hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango dute. 09:30etik 12:30era euskarazko tailerrak eta eskolak emango dizkiete. 12:30etik 13:30era, berriz, kirola jarduerak izango dira nagusi.

Prezioei dagokienez, antolatzaileen bi kuota bereiztu dituzte. Batetik, ikastolako ikasleei dagokiena eta, bestetik, gondidatuei edo ikastolatik kanpoko ikasleei dagokiena. Hain zuzen ere, bi asteko udalekuak aukeratzen dituzten Langaitzeko ikasleek 108 euro ordaindu beharko dituzte. Lau asteko egonaldia aukeratzen dutenek, berriz, 203 euro. Ikastolatik kanpoko ikasleek, berriz, 114 eta 209 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa