Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Elizaldeko 13 ikaslek Andoni Kortan parte hartuko dute

Antzerkia

DBH 4. mailako ikasleek 'Antzerkiaren parada' lana aurkeztuko dute datorren asteazkenean

goiatz labandibar

Elizalde Institutuko 13 ikaslek Errenteria-Oreretako Andoni Korta antzerki topaketetan parte hartuko dute.

Datorren asteazkenean, hilaren 23an, eskainiko dute euren lana, Antzerkiaren parada, Errenteria Hiria Kulturgunean, 11:30etik aurrera.

Antzezlana egingo duten hamairu ikasleak Juncal Aldaregia, Elisabet Arbelaitz, Miren Eskudero, Aitor Etxebeste, Amaiur Etxezurieta, Dani Fernandez, Sara Linazasoro, Nerea Martiarena, Suberri Matelo, Julen Otxotorena, Ainhoa Perutxena, Nerea Perutxena eta Jabier Zurro dira.

Dramatizazio tailerreko ikasleak dira

Ikasleek dramatizazio tailerrean landu dute antzezlan hori. Bi irakasleren laguntzarekin, eskolan eta Elorsoro kiroldegian lantzen dute tailerra hau DBH 4. mailako hainbat ikaslek, hautazko moduan.«Eurek sortu dute antzezlana», azaldu du Mari Jose Intxaurrandieta institutuko irakasleak.

Ez dira bakarrik sentituko, hala ere, oholtza gainean. Izan ere, institutuko ikasleak joango dira animoak ematera.

DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleak, ikusle

DBH 2.,3. eta 4. mailako ikasleak egongo dira ikusleen artean aurten.

Euren saio berean, Errenteria-Oreretako Telleri Ikastetxeko ikasleen lana ere izango da.

Serio hartuta dute antzerkia taularatzeko lana Elizalde Institutuko ikasleek, lehengo astean Errenteria Hiria Kulturgunean izan baitziren entseatzen.

Aspaldiko urtetako ohitura

Aspaldiko urtetan, ohitura da Elizalde Institutuko ikasleentzako Andoni Korta antzerki topaketetan parte hartzea. Aurten hamahirugarren aldiz ospatuko dituzte antzerki topaketok.

Haurtzaro Ikastolak ere parte hartu izan du Andoni Korta antzerki topaketa hauetan, baina aurten ez dute parte hartuko, adierazi dutenez, epe aldetik ez baitzaie ondo egokitu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Jazz kontzertua
Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-11-21

antzerkia

'Enkantatua' antzezlana
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa