Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Neskek hirugarren bukatu dute liga

Futbola

Oiartzun Kirol Elkarteko zuzendaritzak neskak zoriondu ditu lortzen ari diren emaitza onengatik

goiatz labandibar

Maila Nazionaleko neskek hirugarren postuan bukatu dute denboraldia, asteburuan lortu duten garaipenari esker. Bilboko San Ignacio taldeari aurre hartu diote eta hiru puntu gehiagorekin aurretik bukatu dute.

Euren mailan gutxitan ikusi ohi den moduko jokoa egin zuten, eta motz gelditu zen markagailua.

Partidako gol bakarra Titayk sartu zuen. Arbitroak lodosarren alde penaltia ere adierazi zuen, baina Oiartzungo atezainak, Eider Herrerok, gelditu egin zuen.

Zuzendaritza, pozik

Oiartzun Kirol Elkarteko zuzendaritza oso pozik dago neskak lehen hiru postuetan daudelako.

«Nesken lorpenei ez zaie behar beste garrantzia ematen», adierazi dute, «batez ere kirol prentsan».

Mutilek, puntu bakarra

Lehen Erregionaleko mutilak, aldiz, puntu batekin itzuli ziren, Soraluzeren kontra bana berdinduta.

Eneko Salaberriak sartu zuen Oiartzunen gola, partidaren bukaera aldera. Aurreratu egin ziren markagailuan, baina deskontuan berdindu zuen Soraluzek.

Zelaia oso egoera txarrean eta txikia zen, eta Oiartzunek ezin izan zuen bere ohiko jokoa aurrera eraman.

Oiartzun Kirol Elkarteak esan duenez, aste honetako zozketan 941 zenbakia izan da zorteduna.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-20

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa