
Pasaitar bat dago Somalian bahitu duten Bermeoko arrantza ontzian
Itsasoa
Bahitzaileek dirua nahi dute bahituen truke; arrantzaleen senideak «arduratuak» agertu dira egoerarekin
urko etxebeste
Somalian bahitu duten Bermeoko arrantza ontziko eskifaiko 26 pertsonateko bat pasaitarra da. Playa de Bakio ontzia atunetan zebilen arrantzan Somaliako kostaldetik 250 miliara, baina herenegun, 13:00etan, bertako milizia batek indarrez ontzia hartu zuten. Gaur, Somaliako Gaan hirira iritsiko da bahitutako ontzia, eta bertan, eskifaiaren askatasuna negoziatuko dute. Bien bitartean, Espainiako Itsas Armadako ontzi bat Somaliarantz abiatu da, «bahituak babestera».
Parte hartu | Zure mezua bidali Parte hartzeko arauak
«Arduratuta gaude baina lasaitasuna mantentzen saiatzen gara», azaldu dio Busturialdeko hitza.info-ri Ekaitz Clemonsek, Somalian bahitutako ontzian dagoen Gotzon Clemons marinel gernikarraren semeak. Aitaren berri askorik ez dutela erantsi du. Hala ere, bahitutako guztiak ondo daudela agertu diete. Eskifaiko 26 kideetatik bost euskal herritarrak dira (bat pasaitarra), zortzi galiziarrak dira, eta beste 13ak, Afrikako herrialde ezberdinetakoak dira.
Gonzalo Saez de Samaniego Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ere zauriturik ez dagoela adierazi du: «Zoritxarrez, ez dago informazio askorik, baina ez dago zauriturik», esan du.
Informazio nahasia
Saenz de Samaniegok dioenez, lau pertsona armatu doaz itsasontzian, ontzia zuzentzen. «Ontzia kaltetuta dago, baina ez du arazorik itsasoan jarraitzeko eta porturantz doaz», esan du.
Atzo eguerdian, ordea, bestelako berriak zabaldu ziren Somaliatik: bitartekari lanetan ari den Baredako (Somalia) Adinduen Kontseiluak agertu du bahitzaileek adierazi dietela marineletako bat zaurituta dagoela.
Hala ere, herenegun goizaldean Playa de Bakio atun ontzi-izozgailuko patroiarekin hitz egiteko aukera izan zuen RNE Espainiako irrati publikoak, eta denak ongi daudela adierazi zuen patroiak. «Denak ongi gaude, eta momentuz ez dago arazorik», esan zuen. Goizaldeko lauak laurden gutxi aldera lortu zuen RNEk arrantzontziarekin harremanetan jartzea, eta lehendabizi bahitzaileetako batek hartu zuen hitza.
Diruaren truke
RNE irratikoekin izandako elkarrizketan, Somaliako milizia bateko kide direla agertu zuen bahitzaileak, eta haien helburua bahituak askatzearen truke dirua jasotzea dela.
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-20
Musika
Kontzertua
Lezo, - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.