
San Markoko igoerarako, dena prest
Errenteria-Orereta
Igandean izango da igoera, eta 10:30ean hasiko da Herriko Plazatik; izena eman daiteke oraindik
urko etxebeste
Errenteria Atletismo Taldeak (EAT) San Markoko igoera antolatu du iganderako. Aurten, XII. urtea izango du igoerak, eta 10:30ean hasiko da Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik. Helmuga, San Marko mendian izango dute kirolariek; denera, beraz, 5.500 metroko proba izango da igandekoa. Zementu pista eta asfalto artean dago banatua ibilbidea.
Herenegun arratsean eginiko aurkezpenean eman zituzten xehetasun hauek, eta gehiago, EATko kideek. Hasteko, dagoeneko 50 atletek proban parte hartzeko izena eman dutela aditzera eman zuten. Dena dela, igandera bitartean izena emateko aukera dagoela gogora ekarri zuten antolatzaileek, webgune honetan: www.herrikrossa.com. Alta, igandean bertan eman ahal izango dute ere izena kirolariek, 09:00etatik 10:00etara, Errenteriako udaletxearen azpian jarriko den postuan. Izen-emateak sei euroko prezioa izango du bihar arte; igandean, bederatzi euro ordaindu beharko dira.
Bost maila
Bost mailatan banatu dute XII. San Markora Igoera EATko kideek: Juniorrak (1990-1988 tartean jaioak), Gizonezko Seniorrak (1987-1969); Emakumezko Seniorrak (1987-1974); Gizonezko Beteranoak (1968tik atzera jaioak) eta Emakumezko Beteranoak (1973tik atzera jaioak).
Zerbitzuei dagokionean, 10:00etan, atleten arropa Herriko Plazatik San Marko mendira eramango dela jakitera eman dute EATko antolatzaileek.
Sariei dagokienez, probako irabazleek ez dute nolanahiko saria jasoko: Mugaritz jatetxean bi lagunentzako otordua. Nolanahi ere, helmugara iristen diren parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dutela azpimarratu dute antolatzaileek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-11-19
deialdiak
Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.