
III. Antzerki Topaketak antolatu ditu Lezoko Udalak maiatzean zehar
Lezo
Datorren hilabeteko ostiral guztietan, antzerki emanaldiak izango dira Gezala Auditoriumean, hilaren 2an salbu
lorea muguruza
Udalak Antzerki Topaketak antolatu ditu hirugarren aldiz. Maiatzeko ostiral guztietan eskainiko dituzte antzezlanak, hilaren 2an salbu.
Antzezlan guztiak Gezala Auditoriumean eskainiko dituzte eta hamar euroren truke ikusteko aukera izango dute antzerki zaleek.
Dar-Dar produkzioak, nagusi
Maiatzeko hiru ostiraletan hiru antzerki obra izango dira ikusgai. Baina hiru antzezlan horietatik bi Dar-Dar Produkzioak Antzerki Taldeak emango ditu.
Lehen antzezlana Egizu lo, Tartalo! izango da: Oihana da antzezlaneko protagonista eta Tartaloren kobazuloan dago preso. Hamaika trikimailu erabiliko ditu Tartalok jan ez dezan. Maite Franco eta Asier Zinkunegi aktoreek antzeztuko dute Elena Aparicioren zuzendaritzapean.
Gaurko Menua izango da bigarren antzezlana: kutsu sozialeko komedia gisa definitu dute antolatzaileek. Ane Gabarain eta Lierni Fresnedo antzezleek Pepi eta Txelo protagonistak irudikatuko dituzte.
Azken antzezlana, berriz, Txalo Produkzioak Antzerki Taldeak taularatuko du, Jose Ramon Soroiz aktore ospetsuak, hain zuzen ere. Xicu Masóren zuzendaritzapean, Soroizek haurtzaroko eta nerabezaroko pasarteak «bizi-bizi» gogoraraziko dituen pertsonaia antzeztuko du Sommer jaunaren historia antzelanean.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-20
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.