Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Orereta Abesbatza hirugarren izan da Gazteen Nazioarteko Habanera Txapelketan

Musika

Imanol Elizasuren gidaritzapean, 500 euro, urrezko diploma eta trofeoa irabazi ditu herriko abesbatza gazteak

jon gonzalo

Alacanteko Torrevieja herrian Gazteentzako Nazioarteko Habanera Txapelketa izan da asteburuan. Nazioarteko bederatzi abesbatzek parte hartu dute bertan, eta herriko Orereta Abesbatza hirugarren postuan sailkatu da.

«Iazko laugarren postua hobetu dugu, eta, gainera, oso puntuazioa altua lortuta, %85etik gorakoa. Beraz, oso pozik gaude egindako lanarekin», azpimarratu du Imanol Elizasu Orereta Abesbatzako zuzendariak.

Hirugarren saria lortzearekin batera, 500 euro, urrezko diploma eta trofeoa irabazi zituen herriko abesbatza gazteak.

Asturiarren garaipena

Asturiasko Los Peques del Leon de Oro abesbatzak irabazi zuen Gazteen Nazioarteko Abesbatza Txapelketa. Rigako (Letonia) Sono abesbatza, berriz, bigarren sailkatu zen. «Lehenengo eta bigarren sailkatu diren abesbatzek sekulako maila dute. Nazioartean ezagunak dira, eta horrek are meritu handiagoa ematen dio gure hirugarren postuari», azaldu du Elizasuk.

Abesturiko programa

Torreviejako Gazteen Nazioarteko Habanera Txapelketan parte hartu zuten Orereta Abesbatzako kideek lau kantez osaturiko egitaraua eskaini zuten: R. Lafuente Aguadoren Habanera salada, M. Guiraoren Prueba de amor, Juncal Guerreroren Bi bihotz eta D. Azurzaren Habaneras del carnaval.



Goi mailako entzuleak

Torreviejako Nazioarteko Habanera Txapelketak oihartzun handia du eskualde hartan, eta baita handik kanpo ere. Elizasuren esanetan, «asteburu honetako kontzertuak entzutera nazioarteko begiraleak joan dira. Abesbatzen maila bertatik bertara ikustera joaten dira, eta lehiaketa garrantzitsuetan nor gonbidatu erabakitzen dute. Beraz, haien aurrean ondo abestea garrantzitsua da».



Diskoaren grabaketa

Orereta Abesbatzak 40 urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko disko bat grabatzeko asmoa dute. «Diskoa prestatzen hasi gara eta uda aurretik grabatzea gustatuko litzaiguke», adierazi du Elizasuk.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa