
Pasai Donibane-Koxtapeko nesken batela, Espainiako txapeldun
Arrauna
Asteburuan Sestaon egindako Espainiako Batel Txapelketa irabazi dute, Gazteen Mailan
urko etxebeste
Ezin hobe bukatu da batelen denboraldia Pasaiako arraunarentzat: asteburuan Sestaon egin diren Espainiako Batel Txapelketan, Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteko Gazteen Mailako neskak txapeldun izan ziren. Oihane Etxart, Josune Ugarte, Nerea Badiola, Oihana Cereijo eta Zuriñe Alberdi (lemazaina) izan dira balentria handia lortu duten arrunlari gazteak. Urrezko arraunlariak.
Larunbatean ez zuten sailkapen estropadarik egin, ez zeudelako kanporaketa osatzeko adina batel. Beraz, herenegun eguerdian, kontrarioen ezagutza handirik gabe, zuzenean finala jokatu zuten arraunlari sanjuandarrek.
Eta nola gainera: bigarren izan zen Tolosaldeari sei segundo pasatxoko aldea atera zioten arrosek, eta Chapela Arraun Elkarteko galiziarrei, hirugarrenak, 39 segundoko abantaila.
Haurren Mailako batela
Pasai Donibane-Koxtapek bigarren batel bat izan zuen Sestaon arraunean asteburuan, mutilen Haurren Mailakoa, hain zuzen. Larunbateko sailkapen estropadan ezin izan zuten finalean sartu, baina herenegun, B finaleko irabazleak izan ziren.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22
Zinea
Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.