Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

600 dantzari eta musikari inguru bilduko ditu Dantzari Txiki Egunak, bihar

Dantza

11 udalerritako dantza taldeak ibiliko dira herriko kaleetan barrena Ereintza Dantza Taldearen eskutik

erredakzioa

Dantzari txikien egun handia izango da bihar Errenteria-Oreretan. Dantzari gazteak herriko jaun eta jabe izango dira; 600 dantzari eta musikarik herriko kaleak hartu dituzte. Aurten ere, maiatzaren 1ean ohi denez, hutsik egin gabe Ereintza Dantza Taldeak antolatuta dantza izango da nagusi herrian.

Aurtengo saioan, beste urteetan bezala, ehunka haur elkartuko dira, beraien eginkizuna zintzo betetzeko. Kaleak dantzaz betetzeko, alegia. 10 taldetako haurrak ariko dira zeregin horretan: Lezoko Murixka, Oiartzungo Haurtzaro, Azkoitiko Kandiola, Urretxuko Lurra, Beasaingo Aurtzaka, Añorgako Arkaitz, Hernaniko Ttarla, Dimako Gazte Berri, Lasarte-Oriako Erketz, Iruñeko Amaiur, eta etxekoak, Errenteria Musikalekoak.

Errenteria Musikaleko dantzariak izango dira gehienak; 200 dantzari gazte irtengo dira.

Ekitaldia Zumardian, euririk ezean

Eguneko ekitaldia Gamon Zumardian izango da, baina, lehenago, herriko kaleetatik desfilea egingo dute, tarteka dantza egiteko etenak eginez; desfilearen burua Foru Plazara iristean egingo da lehen etena, eta Herriko Plazan bigarrena. 11:30ean abiatuko dira Telleri eskolatik, han hamaiketakoa jan ondoren. Gero, esan bezala, Zumardira abiatuko dira, eta han, azkenik, ekitaldi handia egingo dute, oholtza gainean. Bertan, Agurra, Abaltzisketako Txantxoak, Zapatagin dantzan, Txulalai, Makil txiki berria, jorra dantza, Boastitzea, Makil handi, Uztai handi eta Fandangoa eta Arin-arina dantzatuko dituzte.

Eguerdia pasatuta iritsiko dira, ondo bidean, Gamon Zumardira, eta bertan ehunka ikusleren aurrean erakutsiko dute zer egiteko gai diren. Euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegian egingo dute festa.

Herriko elkarte laguntza, ezinbestekoa

Ondoren, indarberritzeko herriko hainbat elkartetara joango dira bazkaltzera: Niessen, Amulleta, Alkartasuna, Gure-Toki, Ondarra, Txintxarri, Gau-Txori, Txepetxa eta Bukagaitzera joango dira. Begiraleak, berriz, Landare Elkartera joango dira. Elkarteen lana goraipatu nahi izan du Juantxo Maya Ereintza Dantza Taldeko lehendakariak. «Haur guztiak ezin hobeto tratatzen dituzte. Festa ezinezkoa litzateke haiek gabe», azaldu du. Horrez gain, beste zenbait laguntzaile ere azpimarratu ditu Mayak, Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal musika eta dantza eskola.

Bazkariaren ondoren, arratsaldeko ekitaldia hasiko da. Modesto musika joleak eta bere organoak gaztetxo guztiak datzan jarriko ditu, 17:00etatik aurrera. «Urteak daramatza nafarrak herriko Dantzari Txikian parte hartzen, eta dagoeneko gaztetxo guztiek ezagutzen dituzte bere organotik irteten diren doinuak», azaldu du Mayak.

 

parte-hartzaileak



Errenteria Musikal (Errenteria-Orereta).

Murixka (Lezo).

Haurtzaro (Oiartzun).

Ttarla (Hernani).

Aurtzaka (Beasain).

Amaiur (Iruñea).

Gazte Berri (Dima).

Kandiola (Azkoitia).

Lurra (Urretxu).

Arkaitz (Añorga).

Erketz (Lasarte-Oria).



 

egitaraua



10:30ean. Dantza Talde guztiak Telleri eskolan bilduko dira hamaiketakoa egiteko.

11:30ean. Desfilea hasiko da herriko kaleetan zehar. Bi geldialdi egingo dituzten dantza egiteko; lehena, Biteri kalean, eta bigarrena, Herriko Enparantzan12.30. Gamon Zumardian saioa.

14:00. Bazkaria herriko elkarteetan.17.00. Modestorekin dantzaldia.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa
Lezo, Andreone Udal Liburutegia - 2008-11-19

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-11-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa