Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Gipuzkoako Taldekako Txapelketan judoka lezoarrek txapela jantzi dute

Judoa

Donostiako lehian parte-hartze «oso urria» izan zela azpimarratu dute Allerru Judo Taldeko arduradunek

lorea muguruza

Pasa den asteburuan Allerru Judo Taldeko Haur Mailako judokek Gipuzkoako Taldekako Txapelketan hartu zuten parte, eta lehen postuan gelditu ziren gainerako aurkari guztiak mendean hartu ondoren.

Donostian egindako txapelketan «oso parte hartze urria» izan zela azpimarratu dute Allerru Judo Taldeko arduradunek: «Mutilen mailan sei talde aurkeztu ziren eta nesken mailan, berriz, bi. Orain bi aste Alebinen Mailan egindako txapelketan 28 taldek hartu zuten parte, beraz, zerbait gaizki egiten arituko gara parte-hartzea horren baxua izateko».

Neskak, lehen postura zuzenean

Gipuzkoako Taldekako Txapelketan bi nesken taldek eman zuten izena, baina azken unean Club San Sebastian taldeko kideak ez ziren agertu. Hori dela medio, epaileek zuzenean lehen postua eman zieten neska lezoarrei.

Dena den, lehen postua eskuratzeaz gain, epaileek beren mailako mutilen aurka aritzeko aukera eskaini zien, eta ongi aprobetxatu zuten judoka lezoarrek eskainitako aukera, izan ere, irabazi egin baitzuten.

Mutiletan, bost talde bakarrik

Mutilen kategorian azken unean ere beste talde batek kale egin zuen eta bostek hartu zuten parte. Allerru Judo Taldetik Jon Ander Esponda, Aritz Sagarzazu, Jon Duran, Beñat Gaiza, Xabier Cazorla eta Xabier Eizagirre izan ziren.

Erakustaldirik onena Aritz Sagarzazuk eskaini zuen. 40 kilo ditu Sagarzazuk eta 50 kilotik beherako mailan borrokatu behar izan zuen.

Haur Mailako taldekako txapelketaz gain, Benjamin Mailako lehia ere izan zen pasa den igandean Donostian. Hamabi taldek hartu zuten parte. Allerruko judokei Ama Guadalupekoa eta San Jose taldeen kontra aritzea suertatu zitzaien, besteak beste.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22

Musika

Santa Zezilia eguna
OIARTZUN, Doneztebe plazatik abiatuta - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa