Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Bertso Astea asteburu honetan hasiko da

Bertsolaritza

«Puntako bertsolariekin» osatu dute datozen bi asteburuetako egitaraua herriko bertso eskolek

goiatz labandibar

Urtean behin, bada herriko bertso eskolek eta Giriziako bertso sailak elkarlanean antolatu eta bertsozaleek huts egin ezin duten zita: Herriko Bertso Astea.

Aurtengoa 27. aldia izango da eta etzi hasiko da. Asteburu honetan eta hurrengoan izango dira ekimenak.

«Esperimentatzeko gogoa»

Izen handiko bertsolariak herrian bertan gozatzeko aukera izango dugu. «Urtean astebeteko lan eremua dugu eta ahalik eta emaitza onenak izan nahi ditugu, horregatik esperimentazen saiatzen gara», azaldu du Ander Lizarralde bertsolariak.

Hori omen da puntako bertsolariak ekartzeko arrazoia.

Aurtengo egitarauan, poteoa eta saio nagusia azpimarratu dituzte. «Poteoa oso esperimentala izango da, euren artean oso ezaugarri ezberdinetako bertsolariak ariko direlako».

Horrez gain, saio nagusia ere formatu eta gai aldetik, «ezberdina» izango dela jakitera eman dute.

Afarirako txartelak, 12 eurotan

Stocolms Sindromeren kontzertua ere izango da. Julen Zulaika bertsolari zarauztarrak osatutako taldea da, «bertso mundutik sortutako taldea da, nahikoa arrakasta baduena», azaldu du Lizarraldek.

Afarirako txartelak 12 eurotan jarriko dituzte salgai asteburu honetan Amazkar eta Makutxo tabernetan. Kopuru mugatua izango da: 80 lagunentzat.

Liburuxka, itxura berriarekin

Urteroko liburuxka ere argitaratu dute. Herriko bertsolariek azalduta, bertso eskolen osasunaren berri ematen dute bertan.

Itxura berrituarekin dator. «Formatoa nahiko antzekoa da, baina itxura berrituarekin dator. Emaitza oso polita gelditu da gure iritzirako».

Herriko bertso eskolen jardunaz gain, Oroitz Azurmendi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko eragilea elkarrizketatu du Haitzol Olaizek.

Horrez gain, azken urtean herriko bertsolariek irabazitako bertso paper lehiaketetako koplak ere badaude: Ander Lizarralderem, Alaia Martinen eta Karmele Mitxelenaren bertsoak dira hauek.

 

egitaraua



Maiatzak 2, ostirala. Ekitaldi nagusia udaletxeko pleno aretoan, 22:30ean. Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Igor Elortza ariko dira bertsotan.

Maiatzak 3, larunbata. Bertso-poteoa Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Iñigo Izagirrerekin Amazkarretik abiatuta, 20:00etan.

Maiatzak 9, ostirala. Stocolm´s Sindromeren kontzertua Kontsejupean, 22:30ean.

Maiatzak 10, larunbata. Herriko Txapelketa finala Girizia Elkartean, 21:00etan. Finaleko hirukoteak Arkaitz Goikoetxea, Egoitz Zelaia eta Karlos Aizpurua; Karmele Mitxelena, Juanito Mitxelena eta Manu Goiogana; eta, Abel Zabala, Aitor Errazkin eta Oskar Ibarguren dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Ordezkariak aukeratzea
OIARTZUN, Gazte Izanak-en egoitzan - 2008-11-19

Zinea

Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa