Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Artisauen asteburua martxan da

Eskulangintza Azoka

Azokak zabaldu ditu ateak, eta igandera arte izango da Jose Luis Caso Aretoan dauden 56 postuak ikusteko aukera

ekaitz arrietA

30. aldia. Errenteria-Oreretako Eskulangintza Azokak 30. aldia bete du aurten. Atzo ireki zituen ateak eta igandera arte izango da bertan dauden 56 postuak ikusteko aukera. Goizez, 11:00etatik 14:00etara izango da zabalik, eta arratsaldez, berriz, 16:30etik 20:30era.

Azoka 11:00etan zabaldu arren, 12:00etan egin zuten inaugurazio ofiziala. Ereintza Elkarteak antolatutako azokaren inaugurazio ekitaldian Errenteriako alkatea zinegotziak izan ziren, baina Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza diputatu Jose Ramon Guridi ere.

Ereintza Elkartearen izenean Jone Idiazabalek hitz egin zuen eta esker oneko hitzak izan zituen Errenteria-Oreretako Eskulangintza Azokara etorritako artisauentzat, baita Errenteriako Udalarentzako ere.

Omenaldia

Jone Idiazabalek, Aldundiko Berrikuntza diputatu Jose Ramon Guridik eta Errenteriako alkate Juan Carlos Merinok hitz egin ondoren, zinta mozteko ordua iritsi zen. Aurretik, ordea, Kepa Oliveri omendu zuen antolakuntzak, urte hauetan guztietan egindako lanarengatik.

Lurralde gonbidatua

Eskulangintza Azokak 30. aldia bete du aurten. Horren harira, Cacerestik eta Lousadatik (Portugal) etorritako artisauak izan dira protagonista. Errenteria eta Lousada senidetuta daude, eta Caceres aurtengo herri gonbidatua izan da. Bi herrietatik launa artisau etorri dira Eskulangintza Azokara.

Postuetan aukera ugari

56 postu daude guztira Jose Luis Caso aretoan ikusgai. Zura, burdina eta metalak, papera eta kartoia, oihalkiak, beira, buztina eta harria, elikadurari buruzko osagaiak ikusgai daude, zein baino zein mimo handiagoz egindakoak.

Atzoko egunkarian erretiratuek sarrera euro bat ordaindu behar dutela publikatu genuen, eta ez da hala. Guztientzako sarrerak bi euro eta erdi balio du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa