Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 11, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Salto, eta buelta

Dantza

600 dantzari elkartu dira Dantzari Txiki Egunean

lorea muguruza

Goizean goizetik sumatzen zen atzo, eguraldiak lagunduko zituela Ereintza Dantza Taldeak antolatutako Dantzari Txiki Egunean aterako ziren dantzari guztiei. 10:30ean egin zuten hitzordua, behar bezala soin tradizionalak jantzi eta desfilea antolatzeko.

600 dantzari inguru bildu zituen Ereintza Dantza Taldeak herriko kaleetan zehar. Hamaika udalerritatik iritsitako dantzariak ikus ahal izan ziren: Lezokoak, Oiartzungoak, Azkoitiakoak, Urretxukoak, Beasaingoak, Añorgakoak, Hernanikoak, Dimakoak, Lasarte-Oriakoak, Iruñekoak eta herrikoak, hain zuzen ere.

Desfilea hasi eta txistularien laguntzarekin batera Biteri kaleranzko bidea hartu zuten, eta lehen geldialdia egin. Kale bazterretan zegoen jendetzak gogoz txalotu zuen dantzarien etorrera. Ez zen, ordea, txaloak aditu ahal izan ziren une bakarra.

Modestoren laguntzaz, dantza gehiago

Zumardiko ikuskizun jendetsua eskaini ondoren, dantzariak herriko elkarteetan banatu zituzten horrenbeste dantza egin ondoren, sabela betetzeko asmoz.

Tripa zorriak isildu eta gero, ordea, berriz ere dantzatzeari ekin zioten dantzariek, baina oraingoan txistulariekin eginbeharrean, Modestorekin egin zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa