Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Museoetan ageri ez den artea

Eskulangintza Azoka

Goizean ateak zabaldu ezkeroztik jendearen joan-etorria etengabekoa izan zen Jose Luis Caso aretoan

Erredakzioa

Batzuk urteroko ohitura dutelako joaten dira Eskulanginza Azoka bisitatzera. Asko eta asko, aldiz, Euskal Herriko eta atzerriko bazter guztietatik etorritako artisauen lanak ikustera gerturatzen dira.

Atzo goizean ateak zabaldu ezkeroztik ikus zitekeen jende andana Jose Luis Caso aretoan gora eta behera. Zilarrezko bitxiak, oihalki lanak, zumitzez egindako otarrak... artisau bakoitzak bereari ekinez, azoka bisitatzera zihoazenen galderak erantzuten zituen. Ikusmin gehien sortzen zuenetako bat Irurako beiragina izan zen, eta horri esker lehen aldiz ematen den Produkturik Onenari Saria eman zioten. Argia Badago enpresako Igor Obeso irurarrak kainaberaz puztutako beira jorratzen du, eta labea bero-bero zuela edalontziak eta antzeko gailuak sortzen aritu zen jendearen gozamenerako: beira labetik kainaberaz atera, eta kainaberaren zulotik putz eginda borobil forma ematen zion lehenengo. Gero, ordea, bestelako tresnekin Obesok nahi zuen itxura ematen zion esku artean zuen beirari.

Dena den, ez zen beiragina izan saria jaso zuen bakarra. Claudia Elizabet txotxongilo egileak ere Stand Onenari Saria lortu zuen.

Euskal Herriko eta atzerriko artisauak

Euskaraz zein gaztelaniaz eginda artisau gehienek ulertzen dute bisitariaren galdera. Badago haien artean, ordea, bestelako hizkuntzan aritzen denik: Lousadatik etorritako lau artisauen lanak ikus daitezke azokan.

Artisau gehienak, ordea, hizkuntza alde batera utzita, beren lanari zor zaion begirune urriaz kexu dira. Eskuz egindako artea, oraindik ere ez da Guggenheimen ageri, baina Eskulangitza Azokak 30 urte daramatza lan horretan.

 

«Batzuetan terapia bezala ere erabiltzen dut bitxigintza»

aitor gisasola ð- Artisaua

Eskulangintza Azoka

Azokan lehen aldiz jarri du postua Aitor Gisasolak, eta bere herria izanda, pozik agertu da

ekaitz arrietA



Aitor Gisasolak (1970, Errenteria-Orereta) lehen aldiz jarri du postua Eskulangintza Azokan. Herrikoa izanda, gainera, ilusio handiz hartu du aurtengo azoka. Bitxigintzan egiten du lan Aitor Gisasolak. Jose Luis Caso Aretoan duen postuan erantzun ditu galderak, adeitsu.

Eskulangintza Azoketan ohikoa zara?

Azoketan zazpi urte daramatzat. Hemengo Eskulangintza Azokan, aldiz, lehenengo aldia da.

Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetariko bat da hemengoa. Ilusio berezia piztu dizu?

Herrian nagoen lehen aldiz denez, pozik nago. Normalean Donostian egoten naiz azoketan, baita Euskal Herrian zehar ere.

Zure arloa bitxigintza da. Zergatik aukeratu duzu arlo hori?

Mexikon bizitzen bi urte eman nituen eta han ikasi nuen. Gero hona etorri nintzenean, bitxigintzako ikastaro bat egin nuen 2000. urtean. Eta harrezkeroztik hortara dedikatzen naiz. 1998. urtean hasi nintzen Mexikon. Gero, bi urtez ikastaroa egin nuen.

Nolakoa izan zen hasiera Mexikon?

Dirua lortzeko hasi nintzen. Kalean saltzen hasi nintzen bai Mexikon eta baita Guatemalan ere.

Beharrak eragin zizun bitxigintzan hastea?

Bai. Egindako ibilbidearekin pozik nago. Batzuetan terapia bezala ere erabiltzen dut bitxigintza.

Eskulangintzatik bizi daiteke?

Bai, posible da. Lan asko egin behar da, beste lan batean bezala. Zailena saltzeko azokak lortzea izaten da. Azoketan ibiltzen ez baldin bazara, denda muntatu beharko zenuke, eta horretarako diru asko behar da, edo bestela inbertsio handi bat egin, eta ni ez nago horretarako prest, momentuz.

Artisau askoren iritzia, berriz, kontrakoa da. Hau da, ezin dela artisautzatik bizi.

Bizitzeko azoka asko lortu behar dituzu; salmenta postua lortu behar duzu. Fabrikazioa etxean edo tailera batean egiten duzu, baina zailena saltzea da. Eta saltzeko horretan, gauza batzuk errazago saltzen dira beste batzuk baino. Zilarra, beste gauzak baino errazago saltzen dela uste dut.

Artisauen lana, oro har, ondo baloratuta dagoela uste al duzu?

Ez. Kanpotik merkeago ekartzen duten beste produktu bat dago. Orduan, jendeak prezioa begiratzen du. Adibidez, Indian edo Mexikon, arroz platera bategatik egiten dute lan eta hori da soldata: janaria. Orduan, produktua hona oso merke iristen da. Hemen bizitza garesti dago eta hori antzematen da. Bost urtetik hona zilarraren prezioa bikoiztu egin da. Laneskua hemen garestiagoa da ere, eta horrekin lehiatu egin behar izaten dugu. Konparatu ezin diren bi merkatu dira. Zeozer ezberdina egiten saiatu behar naiz. Etengabe berritu egin behar da, jendea baita aspertu egiten delako.

Eskulangintza Azokak 30 urte bete ditu aurten. Nola ikusten duzu azokaren etorkizuna?

Txikitan gurasoekin etortzen nintzen, zortzi urte nituela hemendik ibiltzen nintzen gurasoekin. Luzerako daukala uste dut. Gazteak ateratzen baldin badira behintzat, aurrera jarraituko du azokak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

entrenamendu hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08

deialdiak

1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa