
Gaur zortzi Eskolatik Kalera jaia hartuko du San Pedrok
Euskara
Jaiak XII. aldia du, eta urtero legez partaidetza handiko egun osoko jai egitaraua antolatu dute
olatz mitxelena
Astebete, zazpi egun zehazki. Horiek baino ez dira falta euskara ikastetxeetako geletatik irtenarazi eta kalerako jauzia egin dezan urtero antolatzen den jaia iristeko.
Hilaren 10ean, larunbatean, ospatuko da aurten jaia, San Pedroko fontoian. Betiko legez, aurten ere partaidetza handiko jaia izango da. Izan ere, antolakuntzan, urtean zehar beren elkarteko jarduna euskalduntzeko ahaleginean ari direnek, zein etxean euskaraz egiteko aukera ez duten haurrei eskolaz kanpo egiten dituztenak euskaraz egiteko aukera izan dezaten lanean ari direnek parte hartzen baitute. Urte guztiko ikasturte bukaerako ekitaldia da Eskolatik Kalera jaia.
Berrikuntzak iragartzeko plaza
Aurtengo jaiak zaharretik eta berritik edango du, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Urtero bezala, ikastetxeetako haurren saioak, musika eskolako partaidetza, ludotekak eta haur eskolak antolatutako tailerrak eta Kale Hezitzaileek antolatutako Grafitti Lehiaketa izango dira.
Berrikuntzak, arratsaldean izango dira. Izan ere, ikastetxeetan ikasturtean zehar Bertsozale Elkartearekin lantzen duten proiektuaren ikasturte bukaerako jaialdia, jaian txertatu baitute. Horrez gain, Ahobero Bertso Eskola sortu berriak bere burua aurkeztu eta datorren ikasturterako eskainiko dituzten eskolen eta saioen berri emango du.
San Pedroko Jai Batzordeak, bestalde, sardin erreak prestatu eta banatuko ditu.
Egitasmoa eraberritzeko urratsak
Berrikuntzak, baina, ez dira soilik jaiaren baitan kokatzen. Egitasmoa bera eraldatzeko lanean ari da Alkatetza, eta Euskara Sailetik jakinarazi dutenez, egitasmoan parte hartzen duten elkarteek laster izango dute berrikuntza horien guztien berri.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Zazpigarren urtemuga
OIARTZUN, Pagoan - 2008-10-11
Ikastaroak
TELP ikastaroa
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-10-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.