Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 10, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Pobladoko pistan etzi hasiko dira lanean

Hirigintza

Pistako aparkalekuak desagertuko dira oraingoz, han sartuko dituztelako lanetarako behar dituzten makinak

o. mitxelena

Arrantzaleen auzoko obretan etzitik aurrera beste urrats bat emango dutela jakinarazi du Udalak prentsa ohar bidez. Esan dutenez, makinak Pobladoko pistan sartuko dituzte, eta ondorioz, han izaten diren aparkalekuak desagertuko dira. Edonola ere, Udalak dio lanak aurrera doazen neurrian aparkatzeko beste plaza batzuk atonduko dituztela han bertan.

Izan ere, lanak bukatzerakoan pistaren erdian aparkalekuak ezarriko baitituzte, eta beste erdian, parkea, aisialdiaz gozatu ahal izateko beharrezko guztiekin atondua.

Udalaren arabera, lanak «oso erritmo onean doaz». Daniel de Castelao kalearen urbanizazioa nolakoa izango den honez gero antzeman daitekeela esan dute.

Laster, Kanpitxo

Han bukatzerako Kanpitxon lanean hasteko moduan izango dira. Udalak jakinarazi duenez, obraren zuzendaritzak laster helaraziko die Kanpitxo kalerako behin betiko proposamena. Urrats hori emanda Kanpitxon lanean hasteko unea izango da.

Eragozpenengatik barkamenak

Prentsa ohar berean, Alkatetzatik aldez aurretik barkamena eskatu diete han inguruan bizi diren bizilagunei. «Mota honetako obra batean asko izaten dira oztopoak eta kalteak, batez ere bertan bizi direnentzat; horregatik berriz ere barkamenak aurretik eskatu eta pazientzia pixka bat izatea espero dugu», esan dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

1949an jaiotakoentzako bazkaria
Lezo, - 2008-10-01

deialdiak

Bazkaria
OARSOALDEA, Iriarte-Enea jatetxean - 2008-10-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa