Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Lau egunetan pasatuko da herritik Bidasoako Itzulia

Txirrindularitza

Ostiralean Txomin Perurena txirrindulari ohia omenduko dute udaletxean

goiatz labandibar

Bihar hasiko da Bidasoako Itzulia eta aurten, lau etapak Oiartzundik pasatuko dira. Hauetako bat, gainera, herrian hasi eta bukatuko da.

Lasterketen ondorioz, bihartik hilaren 10a arte, egunero trafikoan bide mozketak izango dira.

1958an hasi ziren afizionatu mailako proba hau egiten.

Bide mozketak

Antolatzaileek eman dituzte trafikoan aldaketak izango diren ordutegiak, gutxi gorabehera. Ordu horietan pasatuko dira txirrindulariak Oiartzundik.

Bihar, 14:00etan eta 16:45ean izango dira mozketak. Etzi, hilak 8, 17:15ean.

Hilaren 10ean, larunbatean, izango da Bidasoako Itzuliko azken etapa. Egun horretan, 15:30ean, 16:45ean eta 17:30ean izango dira bide mozketak.

Oiartzun-Oiartzun etapa

Ostiralean, hilak 9, izango da Oiartzunen hasi eta bukatuko den etapa.

14:30ean abiatuko dira txirrindulariak Doneztebe plazatik, baina goizetik hasiko dira prestaketak egiten. 13:00etarako, talde guztiak dagoeneko Oiartzunen egongo dira.

Bidea Ugaldetxo aldera abiatuko da, horregatik, ordubetez itxita egongo dira plaza ingurua eta Yon Oñatibia kalearen zati bat.

17:00ak aldera bukatuko da etapa, baita ere Doneztebe plazan. Orduan Rafael Pikabea, Elorrondo eta Manuel Lekuona kaleak itxiko dituzte.

Etapa bukatutakoan, dopin kontrola egingo diete txirrindulari guztiei, eta Doneztebe plazan bertanizango da sari banaketa.

Perurenari omenaldia

Era berean, ostiralean Txomin Perurena txirrindulari ohiari omenaldia egingo diote udaletxean.

Perurenak txirrindulari profesional izan zen urteetan lortutako sari guztiak Udalaren esku utziko ditu. Hori dela eta, esker ona agertzeko egingo diote omenaldia udal arduradunek. 19:00etan hasiko da ekitaldia.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

Hiesari buruzko hitzaldia
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-19

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa