
Arte Digitalen Topaketak izango dira asteburuan Jose Luis Caso aretoan
Gizartea
Ostiraletik igandera, 48 orduz jarraian, arte digitalaren munduko 50 artistek parte hartuko dute topaketetan
jon gonzalo
Errenteriako Udalak eta Inspire Digital Culture elkarteak antolatuta, Arte Digitalaren Topaketak izango dira asteburu honetan herrian. Ostiraletik igandera, 48 orduz jarraian, arte digitalaren munduko 50 artista elkartuko dira Jose Luis Caso aretoan.
«Mundu hau gertutik ezagutzen dugun hainbat lagun elkartuko gara. Lehiaketak, erakusketak eta bestelako jarduerak antolatuko ditugu. Arte digitala ezagutaraztea eta herritarrei gerturatzea dira gure helburuak», azpimarratu zuen atzoko aurkezpenean Urko Alberdi antolakuntzako kideak. Topaketetako lehiaketak eta erakusketak ikusteko sarrera doakoa izango da.
Egitarau betea
Hitzaldiak, musika kontzertuak, bideo proiekzioak eta bideo joko lehiaketak izango dira Arte Digitalen Topaketetan.
Urko Alberdiren esanetan, «arte digitalari esker hainbat bideo joko sortu dira, eta baita telebistako marrazki bizidunak ere. Informatika mundua gustuko duten gazteen artean oso jarduera arrakastatsua da, eta horixe eman nahi dugu jakitera».
Matematikaren garrantzia
Arte digitalaren oinarrietako bat matematikak dira. «Bideojokoak, bideoak eta bestelako irudiak eta mugimenduak sortzeko matematikako formulak erabiltzen ditugu. Horregatik, jarduera hau ikastetxeetan zabaltzea oso inportantea litzatekeela uste dugu. Matematika bezalako ikasgaiak eramangarriagoak egingo lituzke», azaldu zuen Alberdik.
Pantaila erraldoia
Arte Digitalaren Topaketaren antolatzaileak 4x3 metroko pantaila erraldoi bat jarriko dute Jose Luis Caso aretoan. Bertan , topaketetan sortzen diren ikus-entzunezko artelan guztiak ikus ahal izango dira, eta ekimenak irauten duen 48 ordutan izango da piztuta.
Arte Digitalaren Topaketei buruzko informazioa gehiago www.inspiredemoscene.org webgunean aurki liteke.
Ekinbi Aisialdi taldeak, Udaleko Informatika departamentuak eta Telefonicak topaketak egin ahal izateko eman duten laguntza eskertu dute antolatzaileek.
egitaraua
Ostirala
16:00etan.Topaketen hasiera.
19:00etan.Matematikak eta arte digitala: ongietorria demoscenera hitzaldia. Iñigo Quilez izango da hizlaria.
20:00etan.2D grafiko eta 3D grafiko lehiaketetan aurkezteko epea zabalduko dute.
22:00etan.2D eta 3D grafiko eta musika lehiaketen proiekzioa.
23:00etan.Ordenadorez egindako zuzeneko musikaren proiekzioa. AMB / Level 64 taldea arduratuko da musika jartzeaz.
Larunbata
15:00etan.Bideoen proiekzioa: CG/ Motion Graphics.
17:00etan.Musika sintesia, 4k-n izeneko hitzaldia. Necrostudios elkarteko kide batek emango du.
19:00etan.Ordenadorez egindako zuzeneko musika emanaldia. AMB/Level 64 taldea arduratuko da musika jartzeaz.
4k, 64k, demo eta wild lehiaketetan aurkezteko epea zabalduko dute.
22:00etan.Lehiaketetan aurkeztutako lanen proiekzioa.
23:00etan.Demoen proiekzioa.
Igandea
11:00etan.Demoen proiekzioa.
13:00ean.Sari banaketa.
16:00etan:Arte Digitalen inguruko topaketen amaiera ekitaldia.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01
deialdiak
1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.