
Etzi hasiko da Poesiaren VIII. astea Mikelazulo Kultur Elkartearen eskutik
Kultura
Mikelazuloko kideek egindako bi ikuskizun estreinatuko dituzte asteko azken egunean Gezala aretoan
Alain maya
Eskualdeko poesia zaleek urteroko hitzordua izango dute datorren astean Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta. Etzi hasiko da VIII. Poesiaren Astea Humano Caracol dokumentalekin, eta datorren asteko igandean amaituko da Mikelazulokoek sortutako bi ikuskizun berrirekin. Poesiarien (h)abiapuntua leloa aukeratu dute aurtengorako. «Poesia abiapuntutzat hartuta, beste hainbat proiektu ezberdin sortu direla adierazi nahi genuen. Zortzi urte hauetan hori gertatu da», azaldu du Oier Guillan antolakuntzako kideak.
Maiatzaren 16an izango da, hain zuzen, izen hori duen ikuskizuna. Poesia errezitaldi kolektiboa izango da, non 25 lagun inguru bilduko diren. «8 urte hauetan jende askok hartu du parte Poesiaren Astean, hauek berriz ere gurean izatea nahi genuen», azaldu du Guillanek. Azpeititik, Senperetik edo Larrabetzutik, besteak beste, etorriko dira bertan parte hartzera. «Balio sinboliko bereziko saioa izango da», gaineratu du Guillanek.
Beste urtetan ere parte-hartzaile izan diren talde eta artistak izango dira: Jose Luis Otamendi, Garabi, Gorka Setien...
Igandean, bi ikuskizunen estreinaldia
Poesiaren Astearen VIII. aldiari amaiera Mikelazulo Kultur Elkarteko kideek sortutako bi ikuskizunen emango diote; Metro Koadro bat eta Ezeraiketak. Mikelazuloren egoitzan egingo ez den ekimen bakarra da; hau Lezoko Gezala Auditoriumean egingo da. «Arte ezberdinak uztartu ditugu ikuskizun hauetan, eta horrez gain, disko bat ere aurkeztuko dugu. Formatu aldetik, ekintza handiena da», azaldu du Mikelazuloko kideak.
egitaraua
itoizko urtegiaren inguruko dokumentala, bihar
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroak
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.